9. zk., 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
146
2244/2015 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Joseba Koldo Mezkorta Echaurren jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren kargutik kentzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 456/2014 Ebazpenaren bitartez, Joseba Koldo Mezkorta Echaurren jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu zen (maiatzaren 5eko EHAA, 82. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Joseba Koldo Mezkorta Echaurren jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2015eko abenduaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 30a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.