Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
145

AGINDUA, 2015eko abenduaren 22koa, Osasuneko sailburuarena, M.ª Aranzazu Marcos Gómez andrea ondoren zehazten den kargutik kentzea xedatzen duena. Kargua: Osasun Saileko Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (520010 kodea, 132 dotazioa).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horren 10.1.c artikuluari jarraituz ematen zaizkidan aginpideez baliatuz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Osasun saileko Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari den M.ª Aranzazu Marcos Gómez andrea kargutik kentzea (520010 kodea, 132 dotazioa) eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango ditu 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 22a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala