9. zk., 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (485 KB - 6 orri.)
- EPUB (330 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
140
HUTSEN ZUZENKETA, honako Dekretu honena: «234/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, transexualen dokumentazio administratiboari buruzkoa».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Era horretako hutsak aurkitu dira 234/2015 Dekretuaren testuan, abenduaren 22koan, transexualen dokumentazio administratiboari buruzkoan (2016ko urtarrilaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 5. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen, I. eranskina eta II. eranskina argitaratuz, lehenago ez baitziren argitaratu.