Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2016ko urtarrilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
82

IRAGARKIA, Donostiako portuko arrantza-dartsena birmoldatzeko obren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (04/2015 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 04/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Donostiako portuko arrantza-dartsena birmoldatzeko obra.

b) Lotetan zatitzea: ez da lotetan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Donostia (Gipuzkoa).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: hirurehun eta berrogeita hamalau mila zazpiehun eta hogeita hamabost euro eta laurogeita bost zentimo (354.735,85) gehi hirurogeita hamalau mila laurehun eta laurogeita hamalau euro eta berrogeita hamahiru zentimo (74.494,53) BEZarenak. Beraz, guztira, laurehun eta hogeita bederatzi mila berrehun eta hogeita hamar euro eta hogeita hemezortzi zentimo (429.230,38).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2015eko azaroaren 26a.

b) Esleipenduna: Astilleros Amilibia untziolak, S.L.

c) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta laurogeita hiru mila bostehun eta hogeita hamar euro eta hirurogeita hiru zentimo (283.530,63), gehi berrogeita hemeretzi mila bostehun eta berrogeita bat euro eta berrogeita hiru zentimo (59.541,43) BEZarenak; beraz, guztira, hirurehun eta berrogeita hiru mila eta hirurogeita hamabi euro eta sei zentimo (343.072,06).

6.– Formalizazioa:

a) Eguna: 2015eko abenduaren 15a.

b) Kontratista: Astilleros Amilibia untziolak, S.L.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 21a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala