5. zk., 2016ko urtarrilaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
77
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 862/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (familia).
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (862/2014).
Alderdi demandatzailea: Angela Amparo Mendez Betancour.
Alderdi demandatua: Braima Saixiane.
Auzigaia: adingabeko seme-alabentzako neurriak, 862/2014 H.
EDIKTUA
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adingabeko seme-labentzako neurriei buruz bideratutako 862/2014 H prozeduran epaia eman da, 2015-11-30ean; Braima Saixiane interesdunak horren kopia bat eskura dezake bulego judizial honetan.
Epai hori nola aurkaratu: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz Bizkaiko Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta Braima Saixiane demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko abenduaren batean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.