Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2016ko urtarrilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
71

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Unibertsitateko katedradunen kidegoko plazak barne promozioz betetzeko lehiaketarako deialdia egiten duena.

Indarrean dagoen arautegiari jarraituz –UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2015eko uztailaren 9ko erabakia, 2015eko lan eskaintza publikoa onartzen duena irakasle-ikertzaileentzat (EHAA, 2015-10-22); irailaren 11ko 10/2015 ELDren bigarren azken xedapena (BOE, 2015-09-12); eta Gobernu Kontseiluaren 2015eko abenduaren 17ko erabakia, barne promozioz bete behar diren eta aurrekontuan jasota dauden unibertsitateko katedren zerrenda onartzen duena–, Errektorego honek, emanda dauzkan ahalmenez baliatuta, Erabaki honen I. eranskinean aipatzen diren unibertsitateko katedradunen kidegoko plaza hutsak barne promozioz betetzeko lehiaketarako deialdia egitea erabaki du.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.– Arau orokorrak.

Ondoren aipatzen den legeria izango da aplikagarri lehiaketa honetan: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak eta irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuaren bigarren azken xedapenak zati batean aldatzen dutena; urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetako plazak betetzeko lehiaketak arautzen dituena (urriaren 8ko BOE); irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lehiaketen arautegia, Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 28an onartua (Irakasleen errektoreordeak 2009ko irailaren 15ean emandako erabakiaren bidez argitaratua 2009ko urriaren 9ko EHAAn); Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuak, otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuaren bidez onartuak (2011ko otsailaren 24ko EHAA); deialdi honen oinarriak; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatzen duena; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, horietan guztietan xedatuta ez dagoenerako, Herri Administrazioan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak.

1.2.– Jakintza arlo/adar berekoak diren eta ezaugarri berberak dituzten barne promozioko plazek beren prozedura izan ahalko dute lehiaketan.

2.– Hautagaiek bete beharreko baldintzak.

2.1.– Honako baldintzak hauek bete beharko dituzte lehiaketan onartuak izateko:

2.1.1.– Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiro adina ez gainditzea (70 urte).

2.1.2.– Kasuan kasuko irakasleen kidegoko lana betetzea eragozten duen gaixotasunik eta eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea.

2.1.3.– Diziplina espediente bidez, Estatuko Administrazio Orokorreko zerbitzutik edo autonomia, instituzio edo tokiko administrazioetako jardueratik bereizita ez egotea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik ez egotea epai irmo bidez. Espainiar nazionalitatea ez dutenek ez dute izan beharko beren herrialdean funtzio publikoan jardutea eragozten dien diziplina zehapenik edo kondena penalik.

2.1.4.– Ondoren adierazten den zenbatekoa ordaintzea eskatzen den plaza bakoitzerako: 21,80 euro.

Eskubideak ordaintzeko, dagokion diru sarrera edo transferentzia egin beharko da ondoko kontu korrontera (lehiakidearen izen-abizenak eta plazaren hurrenkera zenbakia zehaztuta):

Kutxabank.

UPV/EHUko Irakasleen Errektoreordetza. Irakasleen Lehiaketetako Tasak.

Kontu korrontearen zenbakia: 2095 0292 94 3239002233.

Ordainketa posta igorpen edo igorpen telegrafiko bidez egiten duten lehiakideek Deialdien eta Lehiaketen Atalera zuzenduko dute igorpena (1397 posta kutxa, 48080 - Bilbao).

Lehiaketatik kanpo geldituko dira eskariak aurkezteko epearen barruan lehiaketan parte hartu ahal izateko ordaindu beharreko zenbatekoa ordaindu ez duten lehiakideak, eta ez da beste eperik zabalduko tasa horiek ordaintzeko edo osatzeko.

Azterketa eskubideak ordaindu arren, ezinbestekoa izango da lehiaketan parte hartzeko eskaria ere aurkeztea errektoreari, behar bezala beteta eta epearen barruan.

2.2.– Baldintza bereziak.

2.2.1.– Soilik parte hartu ahal izango dute lehiaketan Unibertsitateko Irakasle Titularren Kidegoko edo Ikerkuntza Organismo Publikoetako Ikertzaile Zientifikoen Eskalako karrerako funtzionarioek, gutxienez bi urtez aritu direnak kidego eta eskala horietan. Lehiaketan parte hartuko duten funtzionarioek akreditatuta egon beharko dute Unibertsitateko Katedradunen Kidegorako.

Ondorioz, ezin izango dute parte hartu Unibertsitateko Katedradunen Kidegoko kideek.

2.2.2.– Hizkuntz eskakizun elebiduna duten plazetan, bide hauetako bat erabiliko da euskaraz irakasteko gaitasuna egiaztatzeko.

2.2.2.1.– Euskararen jakite maila egiaztatzeko proben bidez. Proba hauek soilik egingo dira lehiakide batek lehiaketan parte hartzeko eskaera orrian hala eskatzen badu. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu aurretik egingo dira.

2.2.2.2.– Euskararen arloko errektoreordeak 2002ko ekainaren 5ean eman zuen Erabakian (uztailaren 11ko EHAA) ezarritakoa betez, edo Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren C1 mailaren baliokideak diren tituluak aurkeztuz (2010eko azaroaren 15eko EHAA).

Kasu honetan, bai tituluak, bai baliozkotzeak, lehiaketan parte hartzeko eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortutakoak izan beharko dute.

2.2.3.– Hizkuntza ez-ofizial bat jakitea nahitaezkoa den plazetan, honela egiaztatuko da hizkuntza maila.

2.2.3.1.– Hizkuntza ez-ofizialaren jakite maila egiaztatzeko probak eginda. Proba hauek soilik egingo dira lehiakide batek lehiaketan parte hartzeko eskaera orrian hala eskatzen badu. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu aurretik egingo dira.

2.2.3.2.– Hizkuntza ez-ofizialetan irakasteko egiaztagiria eskuratzeari buruzko arautegiak zehazten duen moduan (UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2010eko ekainaren 24an onartutako arautegia, 2010eko abenduaren 2ko EHAAn argitaratua).

2.2.4.– Lotutako lanpostuetan, lotutako lanpostuari dagokion espezialista titulu ofiziala izatea

2.5.– Artikulu honetan ezarritako baldintzak eskariak aurkezteko epea amaitzen denerako bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte mantendu beharko dira.

3.– Eskariak.

3.1.– Hautatze probetan parte hartzeko eskaria egiteko, deialdi honetako III. eranskineko eredua beteko da.

3.2.– Lehiaketan parte hartu nahi dutenek dagokion eskaria igorriko diote errektoreari, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak) ezartzen dituen bideetako bat erabiliz, 2015eko urtarrilaren 22a baino lehen. Eskaria egiteko, III. eranskineko eredua aurkeztuko da, barne promozioko lehiaketan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuekin batera. Lehiaketan parte hartzeko baldintzak eskaria aurkezteko azken egunerako bete beharko dira.

Parte hartzeko eskariak UPV/EHUren Erregistro Orokorraren bulegoetan aurkeztuko dira, UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak 2012ko maiatzaren 16an hartutako Erabakiaren arabera, zeinaren bidez onartzen baita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa sortzeko Arautegia (2012ko ekainaren 18ko EHAA), edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak ezartzen duen bideetako bat erabilita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, azaroaren 27ko BOEn argitaratua, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldarazia, urtarrilaren 14ko BOEn argitaratua).

UPV/EHUko Erregistro Orokorraren bulegoen zerrenda UPV/EHUko ikastegietako idazkaritzetan eskura daiteke, eta, gainera: Leioako Errektoregoko bulegoan, Bilboko Larrako Etxean, Arabako Campuseko Errektoreordetzan (Gasteiz) eta Ignacio M.ª Barriola ikasgelategian (Donostia). Interneten ere kontsulta daiteke (http://www.ehu.es/ oficinas_registro.html), eta egoitza elektronikoan.

Honako hau da UPV/EHUko Erregistro Orokorraren bulegoen ordutegia:

Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era.

Ostiraletan, udako lanaldian eta Aste Santuko eta Eguberrietako txandetan:

09:00etatik 13:00etara.

Urte osoko larunbat eta igandeetan, jaiegunetan eta campus eta ikastegi bakoitzeko jaiegun berezietan, itxita egongo dira Erregistro Orokorraren bulegoak.

Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko jaiegunen egutegi ofiziala eta unibertsitatearena berarena erabiliko dira, kontuan hartzeko epeak ezartzean aintzat hartu beharreko egun baliogabeak.

Eskaria posta bulegoetan aurkezten dutenek aintzat hartuko dute abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuaren 31. artikuluak ezarritakoa. Honako hauxe dio posta zerbitzuak arautzen dituen Errege Dekretu horrek:

Herritarrek edo erakundeek Administrazio publikoen organoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, posta zerbitzu unibertsala esleitu zaion operadorearen bidez, zabaldutako gutun azalean aurkeztuko dira, era horretan, bidali nahi den dokumentuaren lehen orrialdearen goiburuan, argi eta garbi azaltzeko: bulegoaren izena eta data, lekua, onartu izanaren ordua eta minutua. Bidaltzaileak bidalketaren gertaerak azaltzea eska dezake, betiere nortasuna jatorrizkoarekin parekatuta, bidali nahi den kopiaren, fotokopiaren edo bestelako erreprodukzio baten lehen orrialdean, agiri bezala eman beharko dena, dokumentu hori dagokion administrazio organo eskudunaren aurrean aurkeztu izana egiaztatzeko.

Adierazitako diligentziak egindakoan, bidaltzaileak berak gutun azala itxiko du, eta enplegatuak onartu izanaren agiria emango dio, estanpa bulegoan gordeta.

Posta zerbitzu unibertsala esleitu zaion operadoreak onartutako bidalketak, artikulu honetan aurreikusitako formalizazioei jarraiki, behar bezala aurkeztutakotzat joko dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluaren (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, urtarrilaren 14ko BOEn argitaratutako 4/1999 Legeak aldarazia) eta haren garapen arautegiaren arabera.

3.3.– Eskariari dokumentu hauek erantsiko zaizkio:

a) NANaren fotokopia (espainiar nazionalitatea duten hautagaiek).

Espainiar nazionalitatea ez izan arren lehiaketan parte hartzeko eskubidea duten lehiakideek beren nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia aurkeztuko dute, bai eta, beharrezkoa denean, ahaidetasuna egiaztatzen duten dokumentuak ere. Era berean, ahaidetasuna beste estatu bateko herritar batekin izanik herritar horren kargura daudenek edo horren menpe bizi direnek ere egoera hori egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute. Bestetik, ezkontidetasunak baldintzatuta parte hartzen dutenek, aipatutako dokumentuez gainera, zuzenbidez banaturik ez daudela dioen zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute.

b) 2.2 oinarrian aipatzen diren baldintza espezifikoak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuen fotokopia erkatua.

c) Azterketa eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen dokumentua.

d) Euskaren edo hizkuntza ez-ofizialaren jakite maila egiaztatzeko titulua edo egiaztagiria.

3.4.– Plaza elebiduna bada eta lehiakideak euskaraz irakasteko gaitasun agiria eskuratzeko probetan parte hartu nahi badu, berariaz adierazi beharko du hori eskarian (IV. eranskina).

3.5.– Hizkuntza ez-ofizial baten profila duten plazetan, baldintza hori betetzen den ala ez adieraziko da berariaz eskarian (V. eranskina).

4.– Lehiakide onartuak eta baztertuak.

4.1.– Eskariak aurkezteko epea amaituta, Unibertsitateak lehiakide onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzen duen erabakia argitaratuko du, Deialdien eta Lehiaketen Ataleko iragarki oholetan, hiru campusetako errektoreordetzetakoetan eta UPV/EHUren web orrian. Zerrenda horretan, baztertutako lehiakideak baztertzeko arrazoiak adieraziko dira, eta zerrenda horren aurka egiteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, zerrenda Errektoregoko Deialdien eta Lehiaketen Ataleko iragarki oholean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

4.2.– Plaza elebiduna bada, euskararen jakite maila 2.2.2 oinarrian zehaztutakoaren arabera egiaztatuko da.

Lehiakideren batek eskatzen badu euskaraz irakasteko gaitasun agiria eskuratzera zuzendutako probak egitea, lehiakide onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu baino lehen egingo dira proba horiek.

Euskaraz irakasteko gaitasuna titulu edo egiaztagiri baliokideen bidez edo 2.2.2 oinarriak aipatzen dituen beste merezimendu batzuen baliozkotzearen bidez egiaztatzen bada, baliokidetutako tituluak edo merezimenduaren baliozkotzeak eskariak aurkezteko azken eguna baino lehen lortutakoak izan beharko dute.

4.3.– Eskainitako plazaren baldintzetako bat hizkuntza ez-ofizialen bat jakitea bada, 2.2.3 oinarrian adierazitako eran egiaztatuko da.

Horrela, bada, lehiakideren batek hizkuntza ez-ofizialean irakasteko gaitasun agiria eskuratzeko proba egitea eskatu badu (V. eranskina), proba hori onartutako eta baztertutako lehiakideen behin-behineko zerrenda argitaratu aurretik egingo da.

Hizkuntza ez-ofizialaren ezagutza egiaztatzen bada hizkuntza ez-ofizialetan irakasteko egiaztagiria eskuratzeari buruzko araudiaren 5. artikuluak aipatzen duen titulu baten bidez, edo artikulu berean zehaztutako beste merezimendu batzuen baliozkotzearen bidez, bai tituluak bai baliozkotzeak eskariak aurkezteko azken eguna baino lehen lortutakoak izan beharko dute.

4.4.– Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duen erabakia emango du errektoreak, eta Errektoregoko Deialdien eta Lehiaketen Ataleko eta hiru campusetako errektoreordetzetako iragarki oholetan argitaratuko da, baita UPV/EHUren web orrian ere.

Erabaki hori izapide egintza kualifikatua da, eta aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango da haren aurka UPV/EHUko errektorearen aurrean, erabakia UPV/EHUren web orrian argitaratu eta hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluak eta hurrengoek ezarritako moduan (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldarazia), edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean, bi hilabeteko epean, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duen erabakian, jasota geldituko da merezimenduak aurkezteko probarako deia Errektoregoko Deialdien eta Lehiaketen Ataleko iragarki oholetan eta campusetako hiru errektoreordetzetakoetan argitaratuko dela, bai eta UPV/EHUko web orrian ere.

4.5.– Ezin izango da aurkeztu onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendaren aurkako errekurtsorik, baldin interesdunak ez badu behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, bere hartan utziriko egintza irmoa delako.

5.– Lehiaketako epaimahaiak.

5.1.– Erabaki honen II. eranskinean aipatzen diren kideek osatuko dituzte epaimahaiak, eta Errektorego honek izendatuko ditu.

5.2.– Epaimahaikideek ezin izango diote uko egin izendapenari, gerora zeregin horretan aritzea eragozten duen arrazoi justifikatu bat sortzen denean izan ezik. Errektoregoak, kasu horretan, argudiatutako arrazoia aztertu eta erabakia hartuko du bost egun balioduneko epean, izendapenari uko egiteko idatzia jasotzen denetik kontatzen hasita.

5.3.– Lehiakideek epaimahaikideak errekusatu ahal izango dituzte, edo epaimahaikideek uko egin ahal izango diote parte hartzeari, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan aurreikusitako parte ez hartzeko edo errekusatzeko egoeraren bat sortuz gero (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldarazia).

Epaimahai titularreko kideei bertan aritzea eragozten dien arrazoiren bat egonez gero (parte ez hartzeko edo errekusazio kasuetan, edo beste edozein arrazoirengatik), ordezko kideak arituko dira haien ordez.

Ordezkoak ezin badu ere epaimahaian aritu, parte ez hartzeko edo errekusazio arrazoi bategatik, kategoria eta antzinatasun handieneko ordezkoak ordeztuko du. Ordezko guztiek ezinezkoa badute epaimahaian aritzea eta ezinezkoa bada epaimahaia hurrengo artikuluan azaltzen den moduan eratzea, beste epaimahai bat izendatuko da.

Epaimahaikideak errekusatzeko epea hilabetekoa izango da, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita (lehiaketaren deialdian bertan argitaratua), interesdunak errekusazio arrazoia, edo besteren bat, gerora jakin duela egiaztatzen duenean izan ezik. Kasu horretan, interesdunak errekusazio arrazoiaren berri izan duen egunean hasiko da epea.

5.4.– Epaimahaia eratzeko deia epaimahaiburuak egingo du, eta dagokion jakinarazpena egingo die kide titular eta ordezko guztiei, bilera eguna baino 15 egun lehenago, gutxienez. Bilerako deian, eguna, ordua eta tokia zehaztuko dira, eta Deialdien eta Lehiaketen Ataleko iragarki oholean eta probak egingo diren ikastegikoan argitaratuko da. Eratze ekitaldian kide titular guztiek parte hartzen badute, ordezkoak ez dira ekitaldi horretan izango.

5.5.– Epaimahaia balioz eratzeko, bost kidek parte hartu beharko dute gutxienez.

Epaimahaiko kide titular batek borondatezko eszedentzia hartzen badu, funtziogabetze egoerara igarotzen bada edo funtzionario izateari uzten badio, haren ordezkoak hartuko de bere gain zeregina. Hori posible ez bada, kategoria eta antzinatasun handieneko ordezkoak ordezkatuko du. Aukera guztiak agortuta ezin bada epaimahaia eratu, beste epaimahai bat izendatuko da.

Nolanahi ere, behin epaimahaia eratuta, nahikoa izango da epaimahaiburua, idazkaria (edo haien legezko ordezkoak) eta kide bat bertan izatea erabakiak hartzeko.

Bertaratu ez diren kideak epaimahaiaren jardueratik kanpo geldituko dira behin betiko.

5.6.– Lehen bileran, epaimahaiak erabaki hauek hartuko ditu:

1) Proben emaitzak non argitaratuko diren, Deialdien eta Lehiaketen Ataleko eta probak egingo diren ikastegiko iragarki oholez gainera.

2) Lehiakideek zer hurrenkeratan parte hartuko duten probetan.

3) Lehiaketan erabiliko diren balorazio irizpide zehatzak, kontuan izanik plazaren ezaugarriak eta baremo orokorrak.

5.7.– Erabaki guztiak UPV/EHUren web orrian, probak egingo diren ikastegiko iragarki oholean eta Deialdien eta Lehiaketen Ataleko iragarki oholean argitaratuko dira.

5.8.– Idazkariak hartuko du bere gain epaimahaiaren jarduera administratiboa eta kudeaketa ekonomikoa, unibertsitateko administrazio langileen laguntzarekin.

5.9.– Bermatu egingo da bai lehiakideek bai epaimahaikideek autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili ahal izatea probetan, eta behar diren baliabideak jarriko dira horretarako. Hori dela eta, Unibertsitateak aldi bereko itzultzaile bat jarriko du epaimahaiaren zerbitzura, lehiakide batek edo epaimahaikide batek berariaz adierazten badu euskaraz egin nahi duela edo euskaraz jarraitu nahi duela prozedura. Euskaraz jakitea ezinbestekoa den plazetan, ahalegina egingo da gutxienez epaimahaikide bat euskalduna izan dadin.

6.– Probak.

6.1.– Epaimahaiek bermatu egingo dute lehiakideen aukera berdintasuna, eta publizitate, merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatuko dituzte.

6.2.– Arautegi honek aurreikusten ez dituen gaietan, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) kide anitzeko organoei buruz dioena hartuko du kontuan epaimahaiak.

6.3.– Epaimahaia eratzeari buruz 5.4 oinarrian adierazitako erabakiarekin batera, epaimahaiburuak beste erabaki bat emango du, dei egiteko lehiaketan onartutako lehiakide guztiei beren hautagaitzen aurkezpena egitera. Erabaki hori argitaratuko da UPV/EHUren web orrian eta Deialdien eta Lehiaketen Ataleko iragarki oholetan, aurkezpen ekitaldirako eguna, ordua eta lekua adierazita. Aurkezpen ekitaldia epaimahaia eratu eta hurrengo egun baliodunean egingo da, eta lehiakideek uko egin ahal izango diote epe horri.

6.4.– Aurkezpen ekitaldia jendaurrean egingo da, eta, bertan, lehiakideek lehen probarako dokumentazioa aurkeztuko dute. Ekitaldian, proben nondik norakoei buruzko azalpen guztiak emango zaizkie lehiakideei, eta zozketa egingo da, lehiakideen parte-hartze hurrenkera erabakitzeko. Gainera, lehen proba egiteko lekua eta ordua zehaztuko dira.

Aurkezpen ekitaldian, epaimahaiburuak jakinaraziko du zer epe izango duten lehiakideek beste lehiakideek aurkeztu dituzten dokumentuak aztertzeko.

6.5.– Lehen proba egingo da lehiakideen aurkezpen ekitaldia egin eta hurrengo egun baliodunean. Lehiakideek uko egin ahal izango diote epe horri. Hurrengo proba lehen proba amaitu eta berehala hasiko da.

6.6.– Lehiakideek dokumentu hauek emango dizkiote epaimahaiburuari aurkezpen ekitaldian:

a) Curriculuma (bost ale), VI. eranskineko ereduari jarraiki; eta curriculumean aipatutakoa egiaztatzen duten argitalpenen eta egiaztagirien ale bana.

b) Plaza eskuratuz gero lehiakideak burutuko duen irakaskuntza proiektua (bost ale). Unibertsitateak deialdian ezarritako ezaugarrietara egokituko da.

c) Plaza eskuratuz gero lehiakideak burutuko duen ikerketa proiektua (bost ale).

6.7.– Lehiaketak bi proba izango ditu, bi-biak jendaurrekoak.

a) Lehen proban, lehiakide bakoitzak epaimahaiari azalduko dizkio bere lan ibilbideko merezimenduak (lan arlokoak, akademikoak, irakaskuntzakoak eta ikerketakoak), eta bere prestakuntzaren kualifikazioa, eskatu duen plaza betetzeko eta aurkeztu duen irakaskuntza eta ikerketa proiektuak garatzeko. Lehiakideek bi ordu izango dituzte gehienez ahozko azalpen horretarako.

Ondoren, epaimahaiak lehiakide bakoitzarekin eztabaidatuko du, bi orduz gehienez, honako gai hauen inguruan: aurkeztutako merezimenduak, irakaskuntza proiektua eta ikerketa proiektua.

b) Bigarren proban, lehiakide bakoitzak ikerketa lan original bat azalduko du, ahoz, bi orduz gehien jota. Ondoren, epaimahaiak lehiakidearekin eztabaidatuko du, hiru orduz gehien jota, garrantzitsutzat dituen ikerketa lan original horren hainbat alderdiri buruz.

6.8.– Proba guztiak baztertzaileak izango dira.

Lehen proban, gehienez 70 puntu lortu ahal izango dira, eta 35 puntu lortu beharko dira gutxienez hurrengora igarotzeko.

Bigarren proban, gehienez 30 puntu lortu ahal izango dira, eta 15 puntu lortu beharko dira gutxienez proba gainditzeko.

Epaimahaiak kontuan hartuko ditu Unibertsitateko Irakasleen Kidegoetako Funtzionario plazak betetzeko Irizpide Orokorrak eta Irizpide Espezifikoak (deialdi honen VIII. eranskinean jasoak).

6.9.– Lehen proban, baremo orokor hau erabiliko da:

a) Lehiakidearen historiala (profesionala, akademikoa, irakaskuntzakoa eta ikerketakoa): 42 puntu (lehen probako gehieneko puntuazioaren % 60).

Atal honetan, honako hauek baloratuko dira (zerrenda itxia ez den arren): titulu akademikoak; irakaskuntzan betetako lanpostuak; irakaskuntza alorrean izandako jarduera; ikerketan eginiko lana; argitalpenak (liburuak, artikuluak eta bestelakoak); beste ikerlan batzuk; diru-laguntzaz egindako ikerketa proiektuak; biltzarretan aurkeztutako komunikazioak eta txostenak; patenteak; emandako eta hartutako ikastaroak eta mintegiak; jasotako bekak, laguntzak eta sariak; enpresetan nahiz nork bere kabuz eginiko jarduerak; betetako kargu akademikoak eta erakunde mailakoak; irakaskuntzako edo ikerketako beste merezimendu batzuk, eta bestelakoak.

b) Irakaskuntza proiektua: 14 puntu (lehen probako gehieneko puntuazioaren % 20).

c) Ikerketa proiektua: 14 puntu (lehen probako gehieneko puntuazioaren % 20).

6.10.– Bigarren probarako, lehiakideek, lehen probaren kalifikazioa jaso ondoren, ahoz aurkeztuko duten gai edo ikerlan originalaren laburpen idatzia emango diote epaimahaiari.

6.11.– Lehiakide bakarra aurkezten bada, ahozko azalpenetik eta eztabaidatik salbuetsi ahal izango du aho batez epaimahaiak, eta lehiakidea izendatzeko proposamena egingo da zuzenean.

6.12.– Proba bakoitza amaitzean, epaimahaia bilduko da, eta kide bakoitzak puntuazio bat emango dio lehiakide bakoitzari, eta balorazio hori azaltzeko txostena aurkeztuko du. Lehiakideak baloratzean, baremo orokorrari eta epaimahaiak onartutako irizpide espezifikoei erreparatuko diete epaimahaikideek. Epaimahaikide guztiak ados badaude, txosten bakar bat egin ahal izango du epaimahaiak, kuantifikatua eta arrazoitua.

6.13.– Lehiakide bakar batek ere ez baditu gainditzen bi probak, eman gabe utziko ditu plazak epaimahaiak.

7.– Merezimenduen balorazioa (elebidunak ez diren plazetan bakarrik).

Bi probak egin ondoren, eta hautaketa prozesua gainditu duten pertsonak zehaztu ondoren, pertsona horien merezimenduak baloratuko dira, honako honen arabera: euskara jakitea, elebidun ez diren plazetan bakarrik baloratuko dena. Deialdi honen VII. eranskinak jasotakoaren arabera baloratuko da, Irakasle Funtzionarioen Kidegoetako plaza betetzeko lehiaketen arautegiaren arabera, Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 28an onartutako arautegia, Irakasleen errektoreordeak 2009ko irailaren 15ean emandako erabaki bidez argitaratua (2009ko urriaren 9ko EHAA).

8.– Plazak betetzeko proposamenak.

8.1.– Proba guztiak gainditu dituen lehiakiderik badago, epaimahaiak izendapen proposamena egingo du, txostenak eta puntuazioak kontuan hartuta. Epaimahaiaren proposamen hori berehala argitaratuko da leku hauetan: proba egin den lekuan, Errektoregoko Deialdien eta Lehiaketen Ataleko eta hiru campusetako errektoreordetzetako iragarki oholetan, eta UPV/EHUren web orrian.

8.2.– Plaza betetzeko edo bete gabe uzteko proposamenak lehiakide bakoitzari egindako balorazioa jasoko du, behar bezala arrazoitua, ebaluazio alderdien arabera bereizita eta emandako puntuazioa zehaztuta.

8.3.– Lehiaketako epaimahaiak lehiakideen zerrenda ordenatua proposatuko dio errektoreari, hark izendapenak egin ditzan. Proposatutako kide kopurua ezin izango da izan eskainitako plaza kopurua baino handiagoa, eta proposamena loteslea izango da.

Berdinketarik badago, epaimahaiburuak kalitate botoa izango du.

8.4.– Epaimahaikideak ezin izango dira abstenitu bozketan. Epaimahaikide guztiek lehiakide guztiak kalifikatu beharko dituzte.

8.5.– Izendapena jasotzeko proposatu ez diren lehiakideek ezin izango dute plaza hutsei buruzko inongo eskubiderik aldarrikatu, ez eta inongo lan poltsetan sartzeko eskatu ere. Izan ere, ordezkapenak egin behar direnean, prozedura orokorra erabili beharko da; hots, sailen eta jakintza arloen arabera deitutako lan poltsa arruntak erabiliko dira.

8.6.– Epaimahaiko idazkariak bost egun baliodun izango ditu, epaimahaiaren jarduna bukatzen denetik, lehiaketako espediente administratiboa unibertsitateko Idazkaritza Nagusian aurkezteko, Deialdien eta Lehiaketen Atalaren bidez. Espedientean honako dokumentu hauek bildu beharko dira:

a) Epaimahaia eratzeko bilerako akta eta horren ondoren egindako bilera guztietako aktak. Akta horietan jarduera nagusiak jasoko dira.

b) Aurkezpen ekitaldian lehiakideek epaimahaiburuari emandako dokumentu guztiak.

c) Lehenengo proba gainditu duten lehiakideek bigarren proban eman eta ahoz aurkeztutako gai edo ikerlan originalaren laburpen idatzia.

c) Proba bakoitza ebaluatzeko aplikatutako irizpide espezifikoak jasotzen dituen dokumentua.

e) Txostenak eta balioespena zenbakitan emana.

f) Plazak betetzeko proposamena, non lehiakide guztien zerrenda agertuko den plaza betetzeko lehentasunaren arabera ordenatuta.

8.7.– Zortzigarren oinarriaren b) eta c) atalean aipatutako dokumentuak bi hilabetean izango dituzte gordeta Deialdien eta Lehiaketen Atalean, epaimahaiak proposamena egiten duen egunetik hasita. Baina proposamen horren kontrako errekurtsorik aurkezten bada, dokumentuak gordeta eduki beharko dira, ebazpena irmoa izan arte.

Urtebete igarotzean interesdunak dokumentuak hartzera joan ez badira, unibertsitateak dokumentuok txikitu ahal izango ditu.

8.8.– Lehiakideek Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiari eskatu ahal izango diote epaimahaikide bakoitzak beren merezimenduen inguruan emandako balioespen arrazoituaren ziurtagiria (behar bezala kuantifikatua) edo, hala badagokio, epaimahaiaren txosten bakarra.

8.9.– Lehiakideek epaimahaiak plaza betetzeko edo ez betetzeko egindako proposamenaren aurkako erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote errektoreari, proposamena UPV/EHUko webgunean argitara eman eta hamabost egun balioduneko epean. Erreklamazioa tramitatzea onartzen bada, izendapenak eten egingo dira, behin betiko erabakia hartu arte.

8.10.– Erreklamazio Batzordeak aztertuko du erreklamazioa. Hots, lehiaketako espedientea berrikusiko du, publizitate printzipioa eta lehiakideen berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak bermatu direla egiaztatzeko; beharrezkotzat jotzen dituen ekintzak eramango ditu aurrera; eta, erreklamazioa onartzen den ala ez erabakiko du, erreklamazio jaso eta hiru hilabeteko epearen barruan. Epe hori berariazko erabakirik eman gabe igarotzen bada, erreklamazioa ezetsi delako izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

8.11.– Erreklamazio Batzordeak hartutako erabakiak lotesleak izango dira errektorearentzat eta, haren erabakiek administrazio bidea agortzen dutenez, aurka egiteko administrazioarekiko auzien jurisdikziora jo beharko zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 legeari jarraituz.

8.12.– Erreklamazio Batzordeak erreklamazioa onartuz gero, errektoreak erabakia emango du argitara, eta akatsa gertatu zen unera eramango da berriz prozedura, eta, hala behar izanez gero, epaimahaiak beste izendapen proposamen bat egingo du.

9.– Dokumentuak aurkeztea, izendapenak egitea, eta karguak hartzea.

9.1.– Epaimahaiak proposatutako izendapenak errektoreak egingo ditu, lehiakideak, epaimahaiaren jarduera amaitu ondorengo hogei egunetan, bere funtzionario izaera eta bere zerbitzu orrian jasotako inguruabarrak egiaztatzeko ardura duen administrazioaren agiriak Deialdien eta Lehiaketen Atalean aurkezten dituenean. UPV/EHUko langilea izanez gero, ordea, ez du horrelako agiririk aurkeztu beharko.

9.2.– Plaza betetzeko proposatzen den lehiakideak dagokion epean eskatutako dokumentuak aurkeztu ezean, galdu egingo ditu bere eskubideak, eta ez dute izendatuko unibertsitateko katedraduna, ezinbesteko arrazoiek eragotzi diotela frogatzen ez badu. Unibertsitateko errektoreak puntuazioaren arabera zerrendan hurrengoa den lehiakidea izendatuko du, lehiakide horrek oinarri honetako lehenengo atalean aipatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren. Horretarako hogei eguneko epea izango du, proposamena jakinarazten zaion egunetik zenbatzen hasita.

9.3.– Izendapenean honako hauek zehaztu beharko dira: plazaren izena, kidegoa, jakintza arloa, saila, ikastegia, arduraldia, hizkuntz eskakizuna eta lanpostuen zerrendako kodea.

9.4.– Izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta Unibertsitateko Irakaskuntza Koordinatzeko Kontseiluko Idazkaritza Nagusiari jakinaraziko zaio.

9.5.– Proposatutako hautagaiak plazaren jabe egin beharko du, gehienez ere hogei eguneko epean, izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Une horretatik aurrera, unibertsitateko katedradun kidegoaren funtzionarioa izango da.

9.6.– Lehiakideak beste lanposturen bat badauka arlo publiko edo pribatuan, bateragarritasunerako baimena eskatu beharko du plazaren jabe egin aurretik, jabetza hartzeko epearen lehenengo hamar egunen barruan. Bateragarritasunari buruzko erabakia eman bitartean, luzatu egingo zaio plazaren jabe egiteko epea.

9.7.– Plaza betetzeko proposatutako hautagaia aipatutako epean plazaren jabe egiten ez bada, hori ezinbesteko kasuaren eraginez izan dela egiaztatzeko agiririk aurkeztu ez badu eta plazaren jabe egiteko epea luzatu ez bada, UPV/EHUko errektoreak balorazio ordenaren arabera zerrendan hurrengoa den lehiakidea izendatuko du, lehiakide horrek 9.1 oinarrian aipatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko dokumentu guztiak aurkeztu ondoren.

9.8.– Behin plaza lortuta, interesdunak gutxienez bi urte egin beharko ditu plaza horretan, beste unibertsitate batean plaza bat lortzeko lehiaketan parte hartu ahal izateko.

10.– Azken araua.

10.1.– Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 28ko bileran onartutako irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lehiaketen arautegian (2009ko urriaren 9ko EHAA) eta deialdi honetan zehaztutako epeak zenbatzerakoan abuztua ez da kontuan hartuko. Hilabete horretan ez da aipatutako jardueretako bat bera ere egingo.

10.2.– Lehiaketa egin bitartean, epaimahaiek ebatziko dituzte deialdiaren aplikazioaren inguruan sor daitezkeen zalantzak, bai eta aurreikusi ez diren egoeretan nola jokatu ere. Dena dela, epaimahaien jardunak bat etorri beharko du Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearekin (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoa).

10.3.– Erabaki honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan bi hilabeteko epean, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunean hasita (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioarenen uztailaren 13ko 29/1998 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 2.2 artikuluari lotuta).

Bestela, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreari hilabeteko epean, erabakia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita. Hala egiten bada, ezin izango da jarri aurreko paragrafoan aipatutako administrazioarekiko auzi errekurtsoa, harik eta berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi edo presuntziozko ezespena gertatu arte.

10.4.– Era berean, deialdi honetatik eta epaimahaiaren jardunetik eratorritako administrazio egintza guztien aurka egin ahal izango da, aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako kasuetan eta bertan adierazitako moduan.

Leioa, 2015eko abenduaren 17a.

Errektorea.

Izenpea eskuordetuta (errektorearen 2013ko urtarrilaren 9ko Ebazpena),

Irakasle-Ikertzaileen Arloko Errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.

I. ERANSKINA

Plazaren zenbakia: 1. Kodea: CUVC6/1-D00019-5. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak (lotutako lanpostua). Jakintza arloa: «Pediatria». Medikuntza espezialitatea: «Pediatria». Saila: Pediatria. Ikastegia: Medikuntza eta Odontologia Fakultatea (Basurtuko Irakasgunea). Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Pediatria».

Plazaren zenbakia: 2. Kodea: CUC8/1-D00151-3. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza». Saila: Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza GET. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza».

Plazaren zenbakia: 3. Kodea CUC8/1-D00106-9. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Antzinaroaren Historia». Saila: Ikasketa Klasikoak. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Antzinaroko Gizarteak eta Kulturak», «(Egungo Historiagileak eta Historiografia Modernoa) Egungo Joera Historiografikoak» eta «Erromaren ideia mundu modernoan».

Plazaren zenbakia: 4. Kodea CUC8/1-D00203-11. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza». Saila: Polimeroen Zientzia eta Teknologia Ikastegia: Kimika Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Materialen Zientzia» eta «Biomaterial Polimerikoak».

Plazaren zenbakia: 5. Kodea CUC8/1-D00233-15. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Zuzenbidearen Filosofia». Saila: Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Zuzenbidearen Filosofia».

Plazaren zenbakia: 6. Kodea CUC8/1-D00159-1. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Eskultura». Saila: Eskultura. Ikastegia: Arte Ederren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Eskultura eta Zeramika».

Plazaren zenbakia: 7. Kodea CUC8/1-D00103-8. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Ingeles Filologia». Saila: Ingeles eta Aleman Filologia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Ingelesa II».

Plazaren zenbakia: 8. Kodea CUC8/1-D00141-5. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Hizkuntza eta Sistema Informatikoak». Saila: Hizkuntza eta Sistema Informatikoak. Ikastegia: Informatika Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Software Ingeniaritza».

Plazaren zenbakia: 9. Kodea CUC8/1-D00031-4. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Ekonomia Aplikatua». Saila: Ekonomia Aplikatua IV. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Ekonomia Aplikatua».

Plazaren zenbakia: 10. Kodea CUC8/1-D00109-12. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Gizarte Psikologia». Saila: Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Psikologia eta Komunikazioa», «Gizarte Langintzarako Gizarte Psikologia» eta «Gatazken Eraldaketarako Trebetasunak».

Plazaren zenbakia: 11. Kodea CUC8/1-D00078-1. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Erizaintza». Saila: Erizaintza. Ikastegia: Leioako Erizaintzako UE. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Osasun Publikoa».

Plazaren zenbakia: 12. Kodea CUC8/1-D00145-14. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza». Saila: Ingeniaritza Mekanikoa. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza GET. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Teknologia Mekanikoa» eta «Errendimendu Handiko Mekanizatua».

Plazaren zenbakia: 13. Kodea CUC8/1-D00166-6. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerkuntza». Saila: Finantza Ekonomia II. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Merkataritza Zuzendaritzarako Sarrera».

Plazaren zenbakia: 14. Kodea CUC8/1-D00032-7. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Ekonomia Aplikatua». Saila: Ekonomia Aplikatua V. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Zerga eta Moneta Politika».

II. ERANSKINA

1.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. kidegoa: unibertsitateko katedradunak. jakintza arloa: Pediatria. Kodea: CUVC6/1-D00019-5.

Batzorde titularra:

Batzordeburu titularra: Eduardo Domenech Martínez – La Lagunako Unibertsitatea.

Idazkari titularra: Félix Lorente Toledano – Salamancako Unibertsitatea.

1. batzordekide titularra: Antonio Muñoz Hoyos – Granadako Unibertsitatea.

2. batzordekide titularra: María Ángeles Izquierdo Riezu – Osakidetza.

3. batzordekide titularra: María Edita Hernáez Ortega – Osakidetza.

Ordezko batzordea:

Ordezko batzordeburua: Jesús Argente Oliver – Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.

Ordezko idazkaria: Fernando Santos Rodríguez – Oviedoko Unibertsitatea.

1. ordezko batzordekidea: Rosa M.ª Martí Laborda – Lleidako Unibertsitatea.

2. ordezko batzordekidea: Amaya Vela Desojo – Osakidetza.

3. ordezko batzordekidea: Emilio Jesús Aparicio Guerra – Osakidetza.

2.– Plaza betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza. Kodea: CUC8/1-D00151-3.

Batzorde titularra:

Batzordeburu titularra: Josep A. Planell – Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa.

Idazkari titularra: Javier Jesús González Martínez – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. batzordekide titularra: José M.ª Asúa González – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. batzordekide titularra: M.ª Lluisa Maspoch Rulduá – Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa.

3. batzordekide titularra: Carmen Mijangos Ugarte – CSIC.

Ordezko batzordea:

Ordezko batzordeburua: María Pau Ginebra Molins – Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa.

Ordezko idazkaria: María Eugenia Muñoz Bergareche – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. ordezko batzordekidea: Antxon Santamaría Ibarburu – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. ordezko batzordekidea: Jordi Puiggali Bellalta – Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa.

3. ordezko batzordekidea: José María Kenny – CSIC.

3.– Plaza betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Antzinaroaren Historia. Kodea: CUC8/1-D00106-9.

Batzorde titularra:

Batzordeburu titularra: Juan Santos Yanguas- Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Idazkari titularra: Cruz González Rodríguez – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko.

1. batzordekide titularra: Jaime Alvar Ezquerra –Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea.

2. batzordekide titularra: M.ª Victoria Escribano Paño – Zaragozako Unibertsitatea.

3. batzordekide titularra: Fernando Wulff – Malagako Unibertsitatea.

Ordezko batzordea:

Ordezko batzordeburua: Francisco Marco Simón – Zaragozako Unibertsitatea.

Ordezko idazkaria: Ana Iriarte Goñi – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. ordezko batzordekidea: M.ª José Hidalgo de la Vega – Salamancako Unibertsitatea.

2. ordezko batzordekidea: Rosa Sanz Serrano – Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.

3. ordezko batzordekidea: Gonzalo Cruz Andreotti – Malagako Unibertsitatea.

4.– Plaza betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza. Kodea: CUC8/1-D00203-11.

Batzorde titularra:

Batzordeburu titularra: Julio San Román del Barrio- CSIC- Ikerketa Irakasleak.

Idazkari titularra: Lluisa Maspoch Rulduá – Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa.

1. batzordekide titularra: José I. Eguiazabal Ortiz de E. – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. batzordekide titularra: María Eugenia Muñoz Bergareche – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

3. batzordekide titularra: Julio José Suay Antón. Castelloko Jaume I.a Unibertsitatea.

Ordezko batzordea:

Ordezko batzordeburua: Xavier Gil Mur – Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa.

Ordezko idazkaria: Maria Pau Ginebra Molins – Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa.

1. ordezko batzordekidea: Isabel Goñi Echave – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. ordezko batzordekidea: Javier Jesús González Martínez –Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

3. ordezko batzordekidea: Maria Angels Serra Albet. Rovira i Virgili Unibertsitatea.

5.– Plaza betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Zuzenbidearen Filosofia. Kodea: CUC8/1-D00233-15.

Batzorde titularra:

Batzordeburu titularra: Juan Igartua Salaverria - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Idazkari titularra: Fco. Javier Ezquiaga Ganuzas – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. batzordekide titularra: Ana Rubio Castro – Granadako Unibertsitatea.

2. batzordekide titularra: Marina Gascón Abellán – Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.

3. batzordekide titularra: María José Añon Roig - Valentziako Unibertsitatea.

Ordezko batzordea:

Ordezko batzordeburua: Javier de Lucas Martín – Valentziako Unibertsitatea.

Ordezko idazkaria: Fco. Javier Caballero Harriet – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. ordezko batzordekidea: Carmen Chinchilla Marín – Alcalako Unibertsitatea.

2. ordezko batzordekidea: Silvia del Saz Cordero – UNED.

3. ordezko batzordekidea: Amparo Ballester Pastor – Valentziako Unibertsitatea.

6.– Plaza betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Eskultura. Kodea: CUC8/1-D00159-1.

Batzorde titularra:

Batzordeburu titularra: Yolanda Herranz Pascual – Vigoko Unibertsitatea.

Idazkari titularra: Fernando Gil Sinaga – Salamancako Unibertsitatea.

1. batzordekide titularra: Natividad Navalón Blesa – Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.

2. batzordekide titularra: Isabel Doménech Ibañez – Valentziako Unibertsitatea Politeknikoa.

3. batzordekide titularra: Miguel Planas Rosselló - Bartzelonako Unibertsitatea.

Ordezko batzordea:

Ordezko batzordeburua: Josep Cerdá i Ferré – Bartzelonako Unibertsitatea.

Ordezko idazkaria: Inmaculada Jiménez Huertas – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. ordezko batzordekidea: Emilio José Marínez Arroyo – Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.

2. ordezko batzordekidea: Miguel Molina Alarcón – Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.

3. ordezko batzordekidea: Isabel Sánchez Bonilla – La Lagunako Unibertsitatea.

7.– Plaza betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Ingeles Filologia. Kodea: CUC8/1-D00103-8.

Batzorde titularra:

Batzordeburu titularra: María Pilar García Mayo - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Idazkari titularra: Josep María Cots Caimons - Lleidako Unibertsitatea.

1. batzordekide titularra: Cármen Muñoz Lahoz - Bartzelonako Unibertsitatea.

2. batzordekide titularra: Eva Alcón Soler – Jaume I.a Unibertsitatea.

3. batzordekide titularra: Juan Manuel Hernández-Campoy – Murtziako Unibertsitatea.

Ordezko batzordea:

Ordezko batzordeburua: Pascual Cantos Gómez – Murtziako Unibertsitatea.

Ordezko idazkaria: Carlos Acuña Fariña – Santiagoko Unibertsitatea.

1. ordezko batzordekidea: Rosa María Manchón Ruiz – Murtziako Unibertsitatea.

2. ordezko batzordekidea: Ignacio Vázquez Orta – Zaragozako Unibertsitatea.

3. ordezko batzordekidea: Montserrat Martínez Vázquez – Pablo Olabide Unibertsitatea.

8.– Plaza betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Hizkuntza eta Sistema Informatikoak. Kodea: CUC8/1-D00141-5.

Batzorde titularra:

Batzordeburu titularra: Arantza Illarramendi Echave – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Idazkari titularra: Nieves Rodríguez Brisaboa – Coruñako Unibertsitatea.

1. batzordekide titularra: Oscar Díaz García – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. batzordekide titularra: Ernest Teniente López – Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa.

3. batzordekide titularra: Juan Carlos Trujillo Mondéjar - Alacanteko Unibertsitatea.

Ordezko batzordea:

Ordezko batzordeburua: José Miguel Toro Bonilla – Sevillako Unibertsitatea.

Ordezko idazkaria: Javier Campos Laclaustra – Zaragozako Unibertsitatea.

1. ordezko batzordekidea: M.ª Isabel Fernández de Castro – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. ordezko batzordekidea: Franciso José Serón Arbeloa – Zaragozako Unibertsitatea.

3. ordezko batzordekidea: Coral Calero Muñoz – Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.

9.– Plaza betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Ekonomia Aplikatua. Kodea: CUC8/1-D00031-4.

Batzorde titularra:

Batzordeburu titularra: Federico Valenciano Llovera – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Idazkari titularra: M. Jose Gutiérrez Huerta – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. batzordekide titularra: Carmen Herrero Blanco – Alacanteko Unibertsitatea.

2. batzordekide titularra: Antonio Villar Notario – Pablo Olavide Unibertsitatea.

3. batzordekide titularra: Rafael Salas del Mármol - Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.

Ordezko batzordea:

Ordezko batzordeburua: M. Paz Espinosa Alejos – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Ordezko idazkaria: Sara de la Rica Goiricelaya – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. ordezko batzordekidea: M.ª Amparo Urbano Salvador – Valentziako Unibertsitatea.

2. ordezko batzordekidea: Jordi Massó Carreras – Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.

3. ordezko batzordekidea: Jose Luis García Lapresta – Valladolideko Unibertsitatea.

10.– Plaza betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Gizarte Psikologia. Kodea: CUC8/1-D00109-12.

Batzorde titularra:

Batzordeburu titularra: Francisco José Morales Dominguez – UNED.

Idazkari titularra: José Valencia Gárate – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. batzordekide titularra: Dario Páez Rovira – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. batzordekide titularra: Carmen Tabernero Urbieta – Kordobako Unibertsitatea.

3. batzordekide titularra: Carmen Huici Casal - UNED.

Ordezko batzordea:

Ordezko batzordeburua: Juan Antonio Pérez Pérez – Valentziako Unibertsitatea.

Ordezko idazkaria: María Antonia Manassero Mas – Balear Uharteetako Unibertsitatea.

1. ordezko batzordekidea: Victoria Aurora Ferrer Pérez – Balear Uharteetako Unibertsitatea.

2. ordezko batzordekidea: José Manuel Sabucedo Cameselle – Coruñako Unibertsitatea.

3. ordezko batzordekidea: Alvaro Rodríguez Carballeira – Bartzelonako Unibertsitatea.

11.– Plaza betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Erizaintza. Kodea: CUC8/1-D00078-1.

Batzorde titularra:

Batzordeburu titularra: Guillermo Quindós Andrés – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Idazkari titularra: Jose Manuel Aguirre Urizar – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. batzordekide titularra: Maria de los Angeles Arias Rodriguez – La Lagunako Unibertsitatea.

2. batzordekide titularra: Angel Dominguez Olavarri – Salamancako Unibertsitatea.

3. batzordekide titularra: María José Linares Sicilia - Kordobako Unibertsitatea.

Ordezko batzordea:

Ordezko batzordeburua: Begoña Ochoa Olascoaga – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Ordezko idazkaria: María Jesús Sevilla García – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. ordezko batzordekidea: Josep Guarro Artigas – Rovira i Virgili Unibertsitatea.

2. ordezko batzordekidea: José Francisco Cano Lira – Rovira i Virgili Unibertsitatea.

3. ordezko batzordekidea: Eulogio Valentín Gomez – Valentziako Unibertsitatea.

12.– Plaza betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza. Kodea: CUC8/1-D00145-14.

Batzorde titularra:

Batzordeburu titularra: Luis Norberto López de Lacalle – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Idazkari titularra: Jose Antonio Sánchez Galindez – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. batzordekide titularra: M.ª Henar Miguelez Garrido – Karlos III.a Unibertsitatea.

2. batzordekide titularra: Juana M.ª Mayo Núñez – Sevillako Unibertsitatea.

3. batzordekide titularra: Carmelo Javier Luis Pérez – Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Ordezko batzordea:

Ordezko batzordeburua: Rafael Avilés González - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Ordezko idazkaria: Ernesto García Vadillo - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. ordezko batzordekidea: Fernando Viadero Rueda – Kantabriako Unibertsitatea.

2. ordezko batzordekidea: Juan José Aguilar Martín – Zaragozako Unibertsitatea.

3. ordezko batzordekidea: Antonio Pérez González – Jaume I.a Unibertsitatea.

13.– Plaza betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerkuntza. Kodea: CUC8/1-D00166-6.

Batzorde titularra:

Batzordeburu titularra: María Jesús Yagüe Guillen – Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.

Idazkari titularra: María Paz Espinosa Alejos – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. batzordekide titularra: Arturo Rodríguez Castellanos – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. batzordekide titularra: María Leticia Santos Vijande – Oviedoko Unibertsitatea.

3. batzordekide titularra: Manuel Sánchez Pérez - Almeriako Unibertsitatea.

Ordezko batzordea:

Ordezko batzordeburua: José Antonio Varela González – Santiagoko Unibertsitatea.

Ordezko idazkaria: María José Sanzo Pérez – Oviedoko Unibertsitatea.

1. ordezko batzordekidea: Victor Iglesias Argüelles – Oviedoko Unibertsitatea.

2. ordezko batzordekidea: Asunción Beerli Palacio – Kanaria Handiko Las Palmasko Unibertsitatea.

3. ordezko batzordekidea: Agueda Esteban Talaya – Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.

14.– Plaza betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: ekonomia aplikatua. kodea: CUC8/1-D00032-7.

Batzorde titularra:

Batzordeburu titularra: Olga Ogando Canabal – Valladolideko Unibertsitatea.

Idazkari titularra: M.ª Dolores Garza Gil – Vigoko Unibertsitatea.

1. batzordekide titularra: Felipe Serrano Pérez – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. batzordekide titularra: Xosé Carlos Arias Moreira – Vigoko Unibertsitatea.

3. batzordekide titularra: Isabel Vega Mocoroa - Valladolideko Unibertsitatea.

Ordezko batzordea:

Ordezko batzordeburua: Tomás Mancha Navarro – Alcalako Unibertsitatea.

Ordezko idazkaria: Eva Ferreira García – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

1. ordezko batzordekidea: M.ª Paz Espinosa Alejos – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. ordezko batzordekidea: Javier Casares Ripol – Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.

3. ordezko batzordekidea: Rafael Muñoz de Bustillo – Salamancako Unibertsitatea.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala