Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2016ko urtarrilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
57

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 23koa, Hezkuntzako sailburuordearena, musika irakaskuntzak eman dituzten ikastetxeei diru-laguntzak emateko deialdia ebazten duena. Deialdi hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 16ko agindu batez egin zen.

Aipatutako deialdirako ikastetxeek aurkeztu dituzten aztertu ondoren, eta bertako hamaikagarren artikuluak Sailburuordetza honi Ebazpena dagokiola ezartzen duela kontutan hartuz

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Esandako deialdia erabakitzea, laguntza-sailetan banatuta, zentro bakoitzari dagokion diru-kopurua esleituz, ebazpen honetako I. eranskinean jakinarazten den bezala.

2. artikulua.– Ikastegiei emandako diru-laguntza honela gauzatuko da:

a) Lehen ordainketa, laguntzaren % 6,25a, ebazpena EHAAn argitaratu eta hamabost egunen buruan egingo da interesdunek beren beregi eta idatziz diru-laguntzari uko egiten ez badiote.

b) Bigarren ordainketa, alegia, diru-laguntzaren gastu osoa justifikatu osteko ordainketari dagokiona, 2016an egingo da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Prozedurari dagokionez ebazpen horretan arautu gabeko guztietarako, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatu beharko da.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen hau hezkuntza-komunitateko sektore guztiei jakinarazi beharko zaie zentroko informazio-guneetan erakutsiz.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Gasteiz, 2015eko abenduaren 23a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala