Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2016ko urtarrilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
50

IRAGARKIA, eraikuntza-obra gauzatzeko kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Sail Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: 086/2015/C01/G-63.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Donostiako Morlans Behera auzoan, P.A-4 lursailean, babes ofizialeko 70 etxebizitza, eranskin eta lotutako urbanizazioa eraikitzeko obren gauzatzea.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Gipuzkoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 22 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezingo dute adierazi den zenbateko osoa gainditu:

Aurrekontu mota: 5.540.104,77 euro, BEZik gabe.

Aurreikusitako kontratuaren balioa: 6.094.115,25 euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikagarria.

Behin betiko bermea: kontratuaren aurrekontu osoaren % 2, BEZik gabe eta kontratu osoaren aurrekontuaren % 3, BEZik gabe.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2016ko urtarrilaren 15a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da aplikagarria.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

Kaudimen ekonomikoa. Eskatutako kaudimen ekonomikoa egiaztatze aldera, administrazio klausulen agirian ezarritakoari jarraitu beharko zaio.

8.– Esleitzeko irizpideak:

1) Eskaintza ekonomikoa (63).

2) Eskaintza ekonomikoaren balorazio xehatua (10).

3) Planning eta dokumentazioaren koherentziaren azterketa (05).

4) Eskainitako bermeei lotutako hobekuntzak (10).

5) Iraunkortasunari lotutako hobekuntzak (08).

6) Salmenta osteko zerbitzuari lotutako hobekuntzak (04).

9.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko otsailaren 1a. Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio klausulen agirian jasotako dokumentazioarekin batera.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua) helbidean edo Euskal Autonomia Erkidegoko informatika plataforma komunaren bitartez, www.euskadi.eus, baita helbide hau erabiliz www.contratación.info, modu zuzenean, bertan jasotako edukiaren bitartez

Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 6 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik aurrera.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Data: 2016ko otsailaren 17a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2015eko abenduaren 22a.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web orria: www.visesa.eus o http://www.visesa.eus/listado_concursos.asp

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 22a.

VISESAko zuzendari nagusia,

MARCOS MURO NÁJERA.


Azterketa dokumentala