Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2016ko urtarrilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
49

IRAGARKIA, zeinaren bidez Grupo Cardue, S.L. enpresari jakinarazten baitzaio, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Arabako lurralde-ordezkariak, 2015eko urriaren 5ean hartutako ebazpena, 01/2015/55 espediente-zenbakiari dagokiona.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Lurralde-ordezkariaren ebazpen bidez bukatu da espediente hori, I12015000018093 arau-haustearen akta dela-eta Grupo Cardue, S.L. (IFK: B99194417) enpresari ireki zitzaiona. Ebazpen horretan, baiesten da arau-haustearen aktan jasotako proposamena, eta, beraz, enpresari 2.046,00 euroko zehapena ezartzen zaio, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 12.28 c) artikuluaren aurkako arau-hauste larri bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Enpresa horri jakinarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari; izan ere, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Aipatu enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2016-02-17a izango da; eta, ordaintzeko, datu hauek behar dira:

Diru-bilketarako prozeduraren kodea (BPK): 9050794

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522

Erreferentzia: 0115005500364

Identifikazioa: 170216

Zenbatekoa: 2.046,00 euro

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta (212/1998 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzen duena).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 17a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

ÁLVARO IRADIER ROSA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala