3. zk., 2016ko urtarrilaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
47
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena B.T.M.-eko 3. lineako sarbideetarako ate automatikoen muntaketari buruzko lizitazioari publizitatea emateko.
1.- Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.- Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: eraikuntzak.
b) Xedearen deskribapena: Ate automatikoen muntaketa B.T.M.-eko 3. lineako sarbideetarako.
c) Burutzapen/entrega tokia: Bizkaian.
d) Burutzapen/entrega epea: hamaika (11) hilabete.
e) Luzapenak: ez.
f) Loterik: ez.
g) CPV: 45421131-1, 45421160-3, 45223100-7.
3.- Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: Irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 60 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintzaren kalitatea (balorazioa 0 eta 30 puntu artean), eta lanen programazioa (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.- Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: seiehun eta lau mila eta laurehun eta hogeita zortzi euro eta berrogeita hamalau zentimorekin (604.428,54), BEZik gabe.
5.- Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
6.- Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Fax: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura:
http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko urtarrilaren 26a.
g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura;
http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20014598).
7.- Kontratistaren betekizun bereziak.
a) Sailkapena: C taldea, 9 azpitaldea, d kategoria.
b) Beste betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.
8.- Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2016ko otsailaren 2ko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaketarik onartzen al da: bai.
9.- Bestelako informazioa.
Baldintza partikularren pleguak, karatulak eta proiektuak emandakoa. Proiektua Feder fondoak kofinantzatu ahal izango da. Azkenean, zure proposamena onartzen badute, 2013-12-17ko Parlamentu Europarraren eta Batzordearen 1303/2013 (UE) Araudiaren 115. artikuluan (2. atala) aurreikusitako jendaurreko zerrendan agertuko da.
10.- Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2015eko abeduaren 21a.
Idazkari Nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.