Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2016ko urtarrilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
45

IRAGARKIA, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarena, honako xede hau duen zerbitzu-kontratuaren lizitazioa egiteko dena: «Bizkaiko Bermeo, Ondarroa, Lekeitio eta Mundaka Portuen segurtasun eta zaintza zerbitzua».

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Agiriak eta informazioa lortzea:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia, 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 94 43.

5) Telefaxa: 945 01 90 18.

6) Helbide elektronikoa: alaitz-ruiz@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016-01-22.

d) Espedientearen zenbakia: C02/020/2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskripzioa: Bizkaiklo Bermeo, Ondarroa, Lekeitio eta Mundaka Portuen segurtasun eta zaintza zerbitzua.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Bermeo, Ondarroa, Lekeitio eta Mundaka (Bizkaia).

e) Gauzatzeko epea: 24 hilabete.

f) Luzapenik: bai, 2, bakoitzak 12 hilabeteko epea izango du.

g) Esparru-akordioa ezartzea (hala badagokio): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.

I) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 79710000-4 / 797140000-2.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak: prezioa (% 70); lan-programa (% 30).

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 4.248.000 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 2.124.000,00 euro. Zenbateko osoa: 2.570.040,00 euro.

6.– Eskatutako bermeak. Behin betikoa: % 5.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: M, 2, 5 edo M, 2, D.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi administrazio-klausula zehatzen plegua.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016-01-25a, 10:00ak arte.

b) Aurkezteko era: elektronikoki eta paperez.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Helbide elektronikoa: www.contratacion.euskadi.eus

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: 2 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskripzioa: automatikoki aplikatzekoak ez diren irizpideei buruzko eskaintzak (C gutun-azalak) eta automatikoki aplikatzekoak (B gutun-azalak) irekitzea.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Data eta ordua: C gutun-azalak: 2016-02-02a, 12:00etan; B gutun-azalak: 2016-02-09a, 12:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizial»era bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 22a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala