Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2016ko urtarrilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
40

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitaratzen baita jarraian zehaztutako deialdiaren arabera emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda: 2013ko ekainaren 17ko bileran, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez onartutakoa, eta honako helburu hau duena; enplegu lagundurako jardunak garatzea, desgaitasunen bat duten pertsonei ohiko lan-merkatuan sartzen laguntzeko neurri gisa.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2013ko ekainaren 17an egindako bileran hartutako Erabakiaren bitartez, desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako diru-laguntzak emateko deialdia onartu zen (zuzendari nagusiaren 2013ko uztailaren 19ko Ebazpenaren bidez, 2013ko uztailaren 8ko EHAAn argitaratua, 129. zenbakia). Bada, diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publizitate-printzipioa betetzearren, deialdi horren 9.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako diru-laguntza aldatu zaienen zerrenda ere.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ondoko zerrenda: desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako laguntzak emateko, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2013ko ekainaren 17an egindako bileran onartu zuen Erabakiaren babesean 2013ko ekitaldirako emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Zerrenda horretan, bakoitzari hasieran emandako diru-zenbatekoa adierazten da, eta bai azken buruan jasotako diru-laguntza ere (eranskina). Aipatu erabakia, bestalde, Lanbideko zuzendari nagusiaren 2013ko ekainaren 19ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2013ko uztailaren 8ko EHAA, 129. zenbakia).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala