Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2016ko urtarrilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
35

2144/2015 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Ivone Ordorica Navascues andreari esleitzen zaizkio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren barruan Irakaskuntza Unitateari dagozkion Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoaren (emaginaren) Ikasketa-buruaren eginkizunak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 1270/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Irakaskuntza Unitateari dagozkion prestakuntza sanitario espezializatuko erizaintza obstetriko ginekologikoaren (emaginaren) ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketaren bidez betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egin zen.

Hautaketa Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu eta izendapen-proposamena egin ondoren, eta Ivone Ordorica Navascues andreak dituen ezagutza ekonomiko zein profesionalak kontuan izanik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Irakaskuntza Unitateari dagozkion prestakuntza sanitario espezializatuko erizaintza obstetriko ginekologikoaren (emaginaren) ikasketa-buruaren eginkizunak esleitzea bidezkoa da.

Honako lau xedapen hauei jarraikiz: hau da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen Hirugarren Arau Komuneko 28 artikuluan ezarritakoa, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretua, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengo.– Ivone Ordorica Navascues andreari esleitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren barruan Irakaskuntza Unitateari dagozkion Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoaren (emaginaren) Ikasketa-buruaren eginkizunak.

Bigarrena.– Eginkizun-esleipen hau indarrean sartuko da 2015eko abenduaren 15ean, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoari jarraituz.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ebazpen honen bidez esleitzen diren eginkizunak kudeaketa klinikoko eginkizuntzat hartzen dira eta, ondorioz, lau urtero, horien betetze maila eta emaitzak ebaluatuko dira.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Jakinaraz bekie ebazpen hau interesdunari eta Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala