2. zk., 2016ko urtarrilaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
20
32/2015 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Lehendakariarena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kide bat aldatzeko dena.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuaren 9. artikuluak ezarritakoaren arabera, Eusko jaurlaritzako lehendakariak izendatuko ditu Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kideak. Batzorde hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren barruko organo aholku-emailea da, eta zientziaren, teknologiaren, ikerketaren eta berrikuntzaren euskal sistemari buruz aholkuak eman eta proposamenak egingo ditu.
Artikulu horretan ezarritakoaren arabera, bestalde, Aholkularitza Batzorde Zientifikoa, gehienez ere, hamar pertsonek osatuko dute. Lau urtez izango dira pertsona horiek Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kide. Epe hori amaitzean, beste agintaldi baterako izenda daitezke.
Horrela, Lehendakariaren apirilaren 25eko 15/2014 Dekretuaren bitartez, Aholkularitza Batzorde Zientifikoa osatzen duten kideak izendatu ziren.
Horretarako izendatutako pertsona baten arrazoi pertsonalak direla-eta, ordezkatua izango da gelditzen den denborarako, aipatutako lau urteak bete arte.
Horrenbestez, hauxe
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Miguel Ángel Carrera Astigarraga jauna Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kide izendatzea, Ángel Hernández Mejías jaunaren ordez aritzeko.
Bigarren artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko abenduaren 21ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.