247. zk., 2015eko abenduaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5487
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 439/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Demandatzailea: Ana Milena Suarez Gamboa.
Prokuradorea: Maitane Crespo Atin.
Demandatua: Deiby Tobias Trujillo Burbano.
Prokuradorea.
Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,
Honako hau jakinarazten dut: guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 439/15-K prozedura bideratzen ari da epaitegi honetan, zeinaren autoetan ebazpena eman baita; interesdunak eskura du bulego judizial honetan.
Helbide ezagunik ez duenez, Deiby Tobías Trujillo Burbano demandatuari jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2015eko azaroaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.