227. zk., 2015eko azaroaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5090
IRAGARKIA, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea hausteagatiko zehapen-espediente baten ebazpena jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du. Hala ere, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dakioke, hilabeteko edo bi hileko epean, ebazpena eman duen organoari, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion salan edo salatutakoaren mugapeari dagokion salan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 116. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 58.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan: Uraren Euskal Agentzia (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 20a.
Instrukzio-egilea,
ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.