227. zk., 2015eko azaroaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (203 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5085
EDIKTUA, 2015eko urriaren 28koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina haustearen ondorioz (LAZL) irekitako 15.0095.48.01.01.03 (ST-111/15) espedienteari buruzkoa (lege horren testu bategina abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).
Nik, José Javier Losantos Omarrek, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria naizen aldetik,
Jakinarazten dut: goian adierazitako espedientea amaituta, zein Construcciones Roregra, S.L. (IFZ: B95646444) enpresari I482015000034715 arau-haustearen aktaren arabera ireki baitzitzaion, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak ebazpena eman du. Ebazpen horren bidez, erabakitzen da arau-haustearen akta horretan jaso den zehapen-proposamena baiestea.
Ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea). Horrekin batera, enpresari ohartarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Enplegu eta Laneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Aipatu enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko honako helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago. Ordaintzeko azken eguna 2015-11-30a izango da. Eta, ordaintzeko, datu hauek behar dira:
Diru-bilketarako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.
Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.
Erreferentzia: 4815011100135.
Identifikazioa: 051215.
Zenbatekoa: hogei mila eta bi (20.002) euro.
Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua).
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 28a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.