227. zk., 2015eko azaroaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5084
IRAGARKIA, 2015eko azaroaren 2koa, Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza babestuen esleipenak jakinarazteko dena.
Aipatutako esleipenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatuta–.
Interesdunak Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan ager daitezke (Andia kalea 13, 5.a, Donostia), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoaren berri izateko, eta idatziz onartu edo uko egin beharko diote. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango dute, agertzen direnetik aurrera, edo, adierazitako epean agerraldirik ez badago, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Adierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaio interesdunari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistrotik, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2015eko azaroaren 2a.
Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
ANA ISABEL MARURI URIARTE.