Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2015eko azaroaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5083

IRAGARKIA, 2015eko azaroaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, izan litekeen lehiaren ondorioetarako, Arrasateko (Gipuzkoa) udalerrian, Udala Behekoa auzoan gas propano kanalizatua banatzeko administrazio-baimenerako eskabidea.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 46 bis.5 artikuluan (1998-10-08ko BOE), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko Legearen 86. artikuluan (1992-11-27ko BOE) xedatutakoarekin bat, izan litekeen lehiaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da honako eskabide hau:

– Eskatzailea: Repsol Butano SA; helbidea: Compostelako Done Jakue kalea 12, 2. solairua, 48003 Bilbao (Bizkaia).

– Eskabidearen xedea: Arrasateko udalerrian, Udala Behekoa auzoan gas propano kanalizatua banatzeko sarea instalatzeko aldez aurretiko administrazio-baimena eskuratzea.

– Espedientea: RI. 20/12127 – CGF. 2015/14.

Eta hori guztia argitara ematen da, lehiarako eskabideak aurkezteko aukera izan dadin. Horretarako, hogei eguneko epea izango da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dira (Easo kalea 10, 20006 Donostia).

Lehia-prozedurara aurkezteko eskabidearekin batera, proiektua, aurreproiektua edo laburpen-memoria aurkeztu beharko da, eta bertan, gutxienez, honako hauek jasoko dira:

– Instalazioaren helburua. Banaketa egingo den gunearen eta etorkizuneko hedapenen deskribapena. Instalazioen, sarearen eta, halakorik bada, biltegiaren kokapena.

– Ezaugarri tekniko nagusiak.

– Banaketa-sarearen planoak.

– Zenbatetsitako aurrekontua, eta eskainitako instalazioa ordaintzeko baldintzak.

– Administrazio-baimenerako eskabidea egiteko epea, instalazioen xehetasun-proiektuari dagokiona, eta lanak egiteko eta instalazioak martxan jartzeko epea.

– Proiektua garatzeko gaitasun legala eta teknikoa eta kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa egiaztatzeko agiriak.

Donostia, 2015eko azaroaren 16a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.


Azterketa dokumentala