227. zk., 2015eko azaroaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5080
EBAZPENA, 2015eko azaroaren 6koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, «Emari ekologikoen erregimena ezartzeko Hitzartze Prozesua - Artibai Unitate Hidrologikoa» delako dokumentuari dagokion kontsulta publikorako aldiari hasiera ematen diona; Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren EAEko Barne Arroen eremuari dagokion hitzartze prozesuarekin lotuta.
Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoa onartzen duen ekainaren 7ko 400/2013 Errege Dekretuaren 15. artikuluaren arabera, indarrean dauden emakidetan emari ekologikoen erregimena ezartze aldera, Hitzartze prozesu bati ekingo zaio, Plangintza Hidrologikoaren Erregelamenduaren 18.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
EAEko Barne Arroen eremuan, Uraren Euskal Agentziari emandako eskumenen esparruan, Hitzartze prozesu hori abian jarri da eta, Plangintza Hidrografikoaren Jarraibidearen 3.4.6 paragrafoari jarraituz, informazioaren eta kontsulta publikoaren urratsak jaso beharko ditu gutxienez delako prozesu horrek.
Lehenengo urratsari, informazioari alegia, dagokionez, eta emari ekologikoen erregimena ezartzerakoan ahalik eta zabalkunderik handiena lortzearren, Uraren Euskal Agentziak jendearentzat eskuragarri jarri du bere web-orrian Hitzartze prozesuari buruzko informazioa. Bertan bildu dira prozesua arautzen duten arau nagusiak, azterketa eta dokumentu teknikoak, bai eta «Dibulgazio dokumentua» deritzona ere, prozesua errazago ulertzen laguntzeko xedez. Horrez gain, GIS bisorea garatu dugu, eta, horren bitartez, ur-aprobetxamenduaren hargunea kokatua dagoen puntu zehatzaren emari ekologikoaren erregimenaren kontsulta espaziala egiteko aukera ahalbidetzen da.
Bigarren urratsari, kontsulta publikoari alegia, dagokionez, hasiera emango zaio Artibai Unitate Hidrologikoan kokatuta eta Hitzartze prozesupean dauden ur-aprobetxamenduen kontsulta publikorako aldiari. Horrenbestez, Ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabete batez dokumentazio hori guztia kontsultagai izango da Uraren Euskal Agentziaren ondorengo egoitzetan:
- Egoitza Nagusia. Orio kalea 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz
- Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Uribitarte kalea 10
48001 Bilbao
- Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Intxaurrondo kalea 70 - 1. solairua
20015 Donostia
Horrez gain, aipaturiko dokumentazioa eskuragarri izango da Uraren Euskal Agentziaren orrialde elektronikoan: www.uragentzia.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 6a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.