226. zk., 2015eko azaroaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5071
IRAGARKIA, 2015eko azaroaren 10ekoa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez Etxebizitza Politikari buruzko urriaren 31ko 31/1978 Errege Lege Dekretua garatzen duen azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretua urratzeagatik irekitako zehapen-espedienteei buruzko ebazpenak jakinarazten baitira.
Eranskinean jasotako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluen arabera, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua.
Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, ohartarazpen hau eta guzti:
Interesdunak bost eguneko epea dauka Bizkaiko Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Kale Nagusia 85, lehenengo solairua) agertzeko, ebazpenaren eduki osoaren berri izateko. Horrez gain, hilabeteko epea izango du, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako sailburuordeari.
Bilbao, 2015eko azaroaren 10a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MIREN SARATXAGA DE ISLA.