Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2015eko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5012

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1154/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 1154/2014.

Demandatzailea: Zulqarnain Sakandar.

Abokatua: Ana Maria Arrazola Gomez.

Prokuradorea: Patricia Lascaray Palacios.

Demandatua: Maria Del Carmen Reinoso Campoverde.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-10-28an. Hona hemen epaitza:

554/2015 epaia, 2015-10-28koa, epaitegi honetan adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1154/2014 autoetan emana. Parte izan diren alderdiak: batetik, Zulqarnain Sakandar, demandatzailea, Lascaray Palacios prokuradoreak lagunduta; bestetik, auzi-ihesean den M. del Carmen Reinoso Campoverde, demandatua, prozesu-ordezkaririk ez duena.

Maria Del Carmen Reinoso Campoverde demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala