Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2015eko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
5009

IRAGARKIA, administrazioarekiko 412/2015 auzi-errekurtsoa jarri eta izapidetzea onartu izanari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela eta izapidetzea onartu dela:

Errekurtsoaren zenbakia: 412/2015.

Sekzioa: 3. sekzioa.

Noiz jarri den: 2015-07-20.

Errekurtsogilea: Euskadiko Medikuen Sindikatua.

Aurkaratutako jarduna egin duen administrazioa: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Aurkaratutako jarduna: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2015-06-10eko Erabakia (2015-06-23ko EHAA, 116. zk.), zeinaren bidez onartu baitziren irizpide orokorrak, erakunde publikoaren zerbitzu-erakundeetan lanpostuak aldi baterako edo behin betiko barne-mugikortasunen bidez hornitzeko.

Bilbao, 2015eko uztailaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala