Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4882

IRAGARKIA, Honen bidez, trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazten dira.

Jakinarazpena egiten ahalegindu arren ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitaratzen da Trafikoko zuzendariak emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazteko, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluak, Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzkoa den irailaren 16ko 15/2014 Legeak moldatzen dituenak.

Jakinarazpenarekin batera, honako hauek ohartarazten zaizkie:

Lehenengoa.– Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duenez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzietako dagokion epaitegian 2 hilabeteko epean, honako hau jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera.

Bigarrena.– Ebazpenak puntuak galtzea badakar, eskumena duen agintaritzari jakinaraziko zaio.

Hirugarrena.– Ordainketa egiteko www.trafikoa.net web orrialdera jo behar da eta dagokion ordain-agiria sortu.

Laugarrena.– Borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-prozeduraren bidez egingo da.

Bosgarrena.– Ebazpenak errekurtso egilearen alegazioak onartzen baditu, hautsitako artikuluari dagokion zutabean honako hitza agertuko da: «Ezeztatua».

Seigarrena.– Ebazpena ordainduta egongo balitz, zenbatekoari dagokion zutabean honako hitza agertuko da: «Ordainduta».

Zazpigarrena.– Ebazpenak zehapenaren zenbatekoa aldatuz gero, hautsitako artikuluari dagokion zutabean «A» hizkia agertuko da:

Aplikatu den legeriaren nomenklatura (1):

L 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

B 1428/2003 Errege Dekretua eta 339/1990 LED.

G 772/1997 ED, Gidarien Araudi Orokorra.

J 2822/1998 Errege Dekretua, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra.

M 8/2004 LED, Aseguruari buruzko Legea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 6a.

(194/2013 Dekretuaren Lehen Xedapen Gehigarria 1b).

Segurtasun sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala