Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4880

IRAGARKIA, Altzako geltokiaren eskailera mekanikoen obra eta mantentze-lanari buruzko lizitazioa esleitu dela jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: eraikuntzak.

b) Xedearen deskribapena: Altzako geltokiaren eskailera mekanikoen obra eta mantentze-lana.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko ekainaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 111. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: Irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 50 puntu artean) eta burutzapen-epea (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintzaren kalitatea (balorazioa 0 eta 30 puntu artean) eta lanen programazioa (balorazioa 0 eta 10 puntu artean).Ikusi irizpide horien deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lau milioi, hirurehun eta hirurogeita sei mila eta hogeita bederatzi euro eta laurogeita bi zentimo (4.366.029,82), BEZik gabe. Hornikuntza eta muntaketa lana, lau milioi, hirurogeita sei mila eta hirurehun eta hirurogei euro eta sei zentimo (4.066.360,06), BEZik gabe. Mantentze-lanak, berrehun eta laurogeita hemeretzi mila, seiehun eta hirurogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamasei zentimo (299.669,76), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2015eko urriaren 27a.

b) Esleipenduna: Thyssenkrupp Elevadores, S.L.U.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: bi milioi, zazpiehun mila eta hirurogeita hamabi euro eta hamabost zentimo (2.700.072,15), BEZik gabe. Lana, bi milioi, bostehun eta bi mila, bostehun eta berrogeita bi euro hamabost zentimorekin (2.502.542,15), BEZik gabe. Mantentze-lanak, ehun eta laurogeita hamazazpi mila, bostehun eta hogeita hamar (197.530,00) euro , BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: lana, bost (5) hilabete. Mantentze-lanak, hogeita hamasei (36) hilabete.

Bilbao, 2015eko azaroaren 5a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala