217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
4879
IRAGARKIA, Altzako geltokiaren igogailuen obra eta mantentze lanari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: eraikuntzak.
b) Xedearen deskribapena: Altzako geltokiaren igogailuen obra eta mantentze lana.
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko ekainaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 111. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 50 puntu artean) eta burutzapen epea (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintzaren kalitatea (balorazioa 0 eta 30 puntu artean) eta lanen programazioa (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Ikusi irizpide horien deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: seirehun eta berrogeita sei mila eta hiru euro eta laurogeita zortzi zentimo (646.003,88), BEZik gabe. Hornikuntza eta muntaketa lana, seirehun eta hamasei mila bostehun eta hirurogeita hamalau euro eta hogeita lau zentimo (616.574,24), BEZik gabe. Mantenu lanak, hogeita bederatzi mila laurehun eta hogeita bederatzi euro eta hirrogeita lau zentimo (29.429,64), BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2015eko urriaren 27a.
b) Esleipenduna: Orona Sociedad Cooperativa.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: laurehun eta laurogeita lau mila ehun eta hirurogeita zortzi euro eta hogeita hamazazpi zentimo (484.168,37), BEZik gabe. Lana, laurehun eta hirurogeita hiru mila berrehun eta hirurogeita hamahiru euro eta hogeita bost zentimo (463.273,25), BEZik gabe. Mantentze lanak, hogei mila zortziehun eta laurogeita hamabost euro eta hamabi zentimo (20.895,12), BEZik gabe.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: lana, sei (6) hilabete. Mantentze lanak, hogeita hamasei (36) hilabete.
Bilbao, 2015eko azaroaren 5a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.