Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4870

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 10/2012 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (10/2012).

Alderdi demandatzailea: Jacqueline Monroy Cardenas.

Alderdi demandatua: Guido David Marin Ponce.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hona hemen testua, hitzez hitz:

Bilbao, bi mila eta hamabosteko urriaren seia.

Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 10/12-K prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego judizial honetan.

Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn eta epaitegiko iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatu dadin.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko urriaren seia.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, epai jakinarazteko eginbidea gauzatu dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko urriaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN IDAZKARI LETRADUA.


Azterketa dokumentala