217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4869
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 747/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
EDIKTUA
Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 747/2014 prozedura bideratu da, eta bertan aurtengo irailaren 22ko Epaia eman da, zeina Miriam Veronica Astulla Nuñez interesdunaren esku jartzen da, bulego judizial honetan
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da bera izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Bilbao (Bizkaia), 2015eko urriaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN IDAZKARI LETRADUA.