217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (174 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4868
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 685/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 685/2014 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Gespromon, S.L.
Abokatua: Carlos Fuentenebro Zabala.
Prokuradorea: María Monserrat Colina Martínez.
Demandatua: Bilboko Areilza doktorearen kaleko 50.eko jabekideen erkidegoa, AXA Seguros y Reaseguros, S.A. eta Luis Filipe Diogo Nunes.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman zen 2015-09-17an, eta honako hau da haren epaitza:
Partez baiesten dut Montserrat Colina Martínez prokuradoreak Gespromon, S.L.ren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, Luis Felipe Diogo Nunes eta AXA kondenatzen ditut demandatzaileari 2.085 euro ordaintzera modu solidarioan; gainera, aseguru-etxeak Aseguruen Kontratuen Legearen 20. artikuluan aurreikusitako interesak ordaindu beharko ditu, 2013ko urtarrilaren 20tik guztia ordaindu artekoak. Ez da kosturik ezartzen.
Ezesten dut Montserrat Colina Martínez prokuradoreak, Gespromon, S.L.ren izenean eta ordezkaritzan, Bilboko Areilza doktorearen kaleko 50.eko jabekideen erkidegoaren aurka jarritako demanda. Ez da kosturik ezartzen.
Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik jarri.
Luis Felioe Diogo Nunes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2015eko urriaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.