Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4867

EDIKTUA, 1529/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1529/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Barakaldoko Autonomia kaleko 40 zenbakiko Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua: Andoni Paredes Vazquez.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Demandatua: Jose Luis Urquiza Rabanera eta jaraunspen jasogabea eta/edo Jose Manuel Urquiza Asua-ren eta Marcelina Rabanera Yanguas-en jaraunsle ezezagunak.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-10-14an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut José Félix Basterrechea Aldana prokuradoreak Barakaldoko Autonomia kaleko 40 zenbakiko Jabekideen Erkidegoaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, honako hauen aurkakoa: Jose Luis Urquiza Rabanera eta jaraunspen jasogabea eta/edo Jose Manuel Urquiza Asua eta Marcelina Rabanera Yanguas jaun-andreen jaraunsle ezezagunak. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut bere jabetzako finkan aldi baterako bide-zortasuna onartzera, aldamioak jarri eta langileak igaro daitezen (ebazpen honetako zuzenbideko lehenengo oinarrian deskribatuta dago), hain zuzen ere higiezinaren fatxada birgaitzeko lanak egiteko. Aurretik, auzi-jartzaileak 133,28 euro ordaindu behako ditu, bide-zortasun horrek demandatuei eragindako kalte eta galeren ordain gisa. Prozesuko kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Demandatuen, hau da, Jose Luis Urquiza Rabanera jaunaren eta jaraunspen jasogabearen eta/edo Jose Manuel Urquiza Asua eta Marcelina Rabanera Yanguas jaun-andreen jaraunsle ezezagunen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake azi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko urriaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala