Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4861

AGINDUA, 2015eko urriaren 28koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira «Joxe Mari Korta» sariak 2015eko ekitaldian.

«Joxe Mari Korta» sariak arautzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zen), aintzat hartuta 2015eko ekitaldirako deialdia iragartzeko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 20ko Agindua eta ezaguturik 2015eko uztailaren 27ko Aginduaren bidez hartarako izendatutako epaimahai kalifikatzaileak egindako esleipen-proposamenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– Epaimahaiak egindako proposamena ikusirik, honako hauei ematea 2015eko ekitaldiko «Joxe Mari Korta» sariak:

Pedro Abásolo Albóniga jauna.

José Manuel Galindez Cruceta jauna.

José Luis Larumbe Martin jauna.

Iñaki Alkorta Andonegi jauna.

2.– Aipatu 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez ezarritakoarekin bat jasoko dute onuradunek goraipemena, aipamena eta errekonozimendu publikoa, hartarako deitutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 28a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala