217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (299 KB - 19 orri.)
- EPUB (857 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4858
201/2015 DEKRETUA, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika eta Tolosako bulego judizialetako lanpostu-zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzeko dena.
Martxoaren 29ko 68/2011 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika eta Tolosako bulego judizialetako lanpostu-zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.
Lanpostuen zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko urriaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onartzea Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika eta Tolosako bulego judizialetako lanpostu-zerrendetan egindako aldaketak. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean daude jasota.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Dekretu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, Dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko urriaren 27an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.