Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4857

200/2015 DEKRETUA, urriaren 27koa, Vitoria-Gasteizko barruti judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena.

Urriaren 23ko 224/2012 Dekretuaren bidez, Vitoria-Gasteizko barruti judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.

Lanpostuen zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko txostena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko urriaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea Vitoria-Gasteizko barruti judizialari dagozkion lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean daude jasota.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Baliabideak.

Dekretu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Indarrean jartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko urriaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala