217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (273 KB - 8 orri.)
- EPUB (556 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4855
198/2015 DEKRETUA, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bulego Fiskaleko lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzeko dena.
Otsailaren 14ko 18/2012 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bulego Fiskaleko lanpostu-zerrendak onartu ziren.
Justizia Administrazioaren barne-egiturak eratzeko bide gisa antolatu ohi dira lanpostuen zerrendak eta, ondorioz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu eta aldeko ebazpena jaso duten aldaketak zerrendaratu egin behar dira aldian-aldian. Hori horrela egin behar da, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1989 Lege Organikoko 521, 522 eta 523. artikuluetan aginduta dagoena bete ahal izateko.
Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko urriaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bulego Fiskaleko lanpostu-zerrendetan izandako aldaketak onartzea, dekretu honen eranskinean jasota daudenak.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Dekretu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, Dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko urriaren 27an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.