Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4848

ERABAKIA, 2015eko urriaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Ekonomia eta Finantza Ataleko zuzendaria izendatzeko dena.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluko xedapenekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Estatutu Sozialen 8.5g) artikuluari dagokionez –estatutuak azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren–, Administrazio Kontseiluak hau erabaki du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Ricardo Ituarte Azpiazu jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Erakunde Zentraleko Ekonomia eta Finantza Ataleko zuzendari.

Bigarrena.– Erabaki honek 2015eko urriaren 20tik aurrera izango du eragina, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko argitalpena kaltetu gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala