Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4847

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 2koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusiarena, Idoia Gorostegi Cristobal andrea Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendaritza Nagusiko goi-kargudunaren idazkariaren postutik kentzea xedatzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Lege horrek emandako eskumenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Idoia Gorostegi Cristobal andrea Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendaritza Nagusiko goi-kargudunaren idazkariaren postutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2015eko azaroaren 2tik aurrera izango du indarra.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; dena den, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Barakaldo, 2015eko azaroaren 2a.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala