216. zk., 2015eko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4827
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 14/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak 14/2015-K.
Alderdi demandatzailea: Djeneba Diakite.
Alderdi demandatua: Modibo Keita.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Bilbao, bi mila eta hamabosteko irailaren bata.
Nik, Sergio Piñan Suarez jaunak, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik.
Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 14/2015-K prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita; interesdunak eskuragarri izango du epaia bulego judizial honetan.
Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Alderdi demandatuaren gaur egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki du epaileak, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2015eko abuztuaren 27a.
IDAZKARI JUDIZIALA.