Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2015eko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4825

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 721/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 721/2014.

Demandatzailea: M N E C I.

Abokatua: Maria Yolanda Robles Tellez.

Prokuradorea: Begoña Ferrero Pereira.

Demandatua: Raul Augusto Fradejas.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-07-27an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut M N E C E I-k aurkeztutako dibortzio-demanda, Raul Augusto Fradejas jaunaren aurkakoa. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako. Ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren lekukotza eta bidal bedi Bilboko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Demandatuak, Raul Augusto Fradejas jaunak, egun bizilekua non duen ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake azi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko urriaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala