216. zk., 2015eko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4824
EDIKTUA, 110/2015 falten apelazio-erroiluaren ondoriozkoa.
Arabako Probintzia Auzitegia. Bigarren Sekzioa.
Errekurtsoa: 110/2015 epaiaren apelazio-erroilua.
Apelatzailea: Ahmed Chelh.
Apelatua: Angharad de los Riscos Varona.
Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta hau diote haren idazpuruak eta xedapenek:
FALTA-JUDIZIOAREN APELAZIOA
Vitoria-Gasteizko Probintzia Auzitegia Jesús Alfonso Poncela García magistratuak osatzen du, pertsona bakarreko auzitegi bezala, eta honako epai hau eman du bi mila eta hamabosteko irailaren hamaikan, Erregearen izenean:
283/2015 EPAIA
110/2015 zenbakiko Salako erroiluko zigor apelazio-errekurtsoan, Vitoria-Gasteizko 3 zenbakiko Instrukzioko epaitegian bideratutako 2172/2015 falta-judizioaren ondoriozkoa, mehatxu-falta arin baten zioz jarraitua, Ahmed Chelh jaunak sustatua (berak zuzentzen du eta bere burua ordezkatzen du), 2015-07-15ean emandako epaiaren aurkakoa, alderdi apelatua Angharad de los Riscos Varona dela.
EPAITZA
Ezestea Ahmed Chelh jaunak, bere izenean eta eskubidez, jarri duen apelazio-errekurtsoa, 2015eko uztailaren 15eko 340 zenbakiko epaiaren aurkakoa. Epai hori Vitoria-Gasteizko 3 zenbakiko instrukzio-epaitegiaren 2172/2015 falta-judizioan eman zen. Ondorioz, berretsi egiten dut aurkaratutako ebazpena, eta apelatzailea kondenatzen dut bigarren instantziaren kostuak ordaintzera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Ahmed Chelh jaunaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.