Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2015eko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
4823

EDIKTUA, 571/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:

Errekurtsoaren zenbakia: 571/2015.

Sekzioa: 3. Sekzioa.

Noiz aurkeztu zen: 2015-10-21.

Errekurtsogilea: Osasun, Gizarte Gai eta Berdintasuneko Ministerioa.

Jarduketa inpugnatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Inpugnatutako jarduketa: Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren uztailaren 21eko 147/2015 Dekretua, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena onartzen duena (2015-08-4ko EHAA, 146. zk.), eta horren hutsen-zuzenketa (2015-09-14ko EHAA, 174. zk.).

Bilbao, 2015eko urriaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala