215. zk., 2015eko azaroaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (188 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELGOIBARKO UDALA
4817
IRAGARKIA, Elgoibarko udalerriko zarata-mapa onartzeari buruzkoa.
Espedientea: 2015HBES0021.
Elgoibarko Udaleko, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko urriaren 19an egindako bileran, Elgoibarko Udalerriko soinu-giroa hobetzeko Ekintza Plana jendaurrean jartzea erabaki zuen.
Iragarkia publikoaren aurrean hilabetez izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean azkenengoz argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, edozein pertsona fisiko edo juridikok Udaleko Hirigintza Sailean espedientea aztertzeko aukera izan dezan eta, kasua bada, egokitzat jotzen dituen alegazio eta iradokizunak aurkez ditzan.
Elgoibar, 2015eko urriaren 27a.
Alkatea,
ANE BEITIA ARRIOLA.