215. zk., 2015eko azaroaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (255 KB - 3 orri.)
- EPUB (210 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4816
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira gora jotzeko errekurtsoen zenbait ebazpen, trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emanak.
Jakinarazpena egiten ahalegindu arren ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitaratzen da Trafikoko zuzendariak emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazteko, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluak, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzkoa den irailaren 16ko 15/2014 Legeak moldatzen dituenak.
Jakinarazpenarekin batera, honako hauek ohartarazten zaizkie:
Lehenengoa.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, 2 hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera.
Bigarrena.– Ebazpenak puntuak galtzea badakar, eskumena duen agintaritzari jakinaraziko zaio.
Hirugarrena.– Ordainketa egiteko www.trafikoa.net web orrialdera jo behar da eta dagokion ordainagiria sortu.
Laugarrena.– Borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-prozeduraren bidez ordainaraziko da.
Bosgarrena.– Ebazpenak errekurtso egilearen alegazioak onartzen baditu, hautsitako artikuluari dagokion zutabean honako hitz hau agertuko da: «Ezeztatua».
Seigarrena.– Ebazpena ordainduta badago, zenbatekoari dagokion zutabean honako hitz hau agertuko da: «Ordainduta».
Zazpigarrena.– Ebazpenak zehapenaren zenbatekoa aldatuz gero, hautsitako artikuluari dagokion zutabean «A» hizkia agertuko da:
Aplikatu den legeriaren nomenklatura (1):
L 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.
B 1428/2003 Errege Dekretua eta 339/1990 LED.
G 772/1997 ED, Gidarien Araudi Orokorra.
J 2822/1998 Errege Dekretua, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra.
M 8/2004 LED, Aseguruari buruzko Legea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 5a.
(194/2013 Dekretuaren Lehen Xedapen Gehigarria 1b).
Segurtasuneko sailburuordea,
JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.