Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2015eko azaroaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4814

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, ETS-ko mantentze-arlorako ibilgailuak -1. lotea, lur orotako ibilgailu bat- eskuratzeko lizitazioa esleitu dela jakinarazteko dena.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: ETS-ko mantentze-arlorako ibilgailuak -1. lotea, lur orotako ibilgailu bat- eskuratzea.

c) Boletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko uztailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 133. zk.

3.- Izapidetzea, prozedura eta esleipena.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 1. lotea, hogeita hamar mila (30.000,00) euro, BEZik gabe.

5.- Esleipena.

a) Data: 2015eko urriaren 27a.

b) Esleipenduna: Gruivol, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita bat mila, seiehun eta hirurogeita hiru (21.663,00) euro, BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hiru (3) hilabete.

Bilbao, 2015eko azaroaren 3a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala