Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2015eko azaroaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4812

IRAGARKIA, «EAEko familia eta etxeei buruzko 2015eko inkestaren landa-lana egitea» helburu duen administrazio-kontratua formalizatzeko dena (Espedientea: A-011/DEPS2015).

1.– Erakunde esleitzailea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-011/DEPS2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Egiteko epea: kontratua formalizatzen den egunaren biharamunean hasi eta 2015eko abenduaren 31ra arte.

d) Lizitazio-iragarkia noiz argitaratu den: 2015eko maiatzaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 88. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka ez badoa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: Zenbateko garbia: 103.305,78 euro + 21.694,21 euro (BEZa); guztira, 124.999,99 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2015eko abuztuaren 3a.

b) Kontratista: Emaiker, S.L. (IFK: B-01118652).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 93.000,00 euro (BEZa kanpo).

6.– Formalizazioa.

a) Data: 2015eko abuztuaren 4a.

b) Kontratista: Emaiker, S.L. (IFK: B-01118652).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala