215. zk., 2015eko azaroaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4811
EDIKTUA, kargak kentzeko 982/2015 zenbakiko espedientearen ondoriozkoa.
ZITAZIO-ZEDULA
Raquel Perez de Lazarraga Villanueva Justizia Administrazioko letratuak honako hau jasoarazten du:
Beherago zehaztutako finkaren gaineko zama kentzeko galdeginez, Olga Santamaria Fernandez andreak eskatuta, zamak kentzeko 982/2015 espedientea bideratzen ari da epaitegi honetan:
Bakea kaleko 1. zenbakiko 5. solairuan (B, ezk.) kokatutako finka eta bere eranskina (atikoaren gaineko solairuan, bosgarreneko ezkerraldeko trastelekutzat seinalatua).
Gasteizko 5. zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 5731 zenbakiko erregistro-finka, 3326. folioari inskribatua, 144. liburua, 147. folioa.
Honen bitartez, eta gaurko eguneko ebazpenaz, Corona Tourman y Bolla andreari eta/edo bere kausadunei dei egiten zaie –kentzea eskatzen den kargaren titularra den aldetik– ediktu hau argitaratu eta hamar eguneko epean, Epaitegian ager dadin, bere ustez komenigarriak diren alegazioak egitera. Eta honako hau ohartarazten zaio: agertzen ez bada, zuzenbidez bat datorren kaltea izango duela.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.