215. zk., 2015eko azaroaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4808
EBAZPENA, 2015eko urriaren 15ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntzen onuradun diren entitateen zerrenda, entitate horiei hasiera batean onartutako diru-laguntzan izandako aldaketa jasotzen duena. Dekretu horren bidez Enpresaburuen Elkarteei eta Erakunde Sindikalei diru-laguntzak ematea arautzen da, Enpresa-elkarteen eta sindikatuen giza baliabideen kualifikazioa haien jarduera-eremuen berezko gaietan hobetzera zuzendutako prestakuntza-planak garatzeko.
Diru-laguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuak 12.4 artikuluan xedatzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedapen horren babespean emandako diru-laguntzen onuradun diren entitateen zerrenda, bai eta emandako diru-laguntza aldatu zaienena ere, hori guztia berariazko banakako jakinarazpena baztertu gabe. Laguntza horietarako 2014ko ekitaldirako deialdia Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduaren bitartez egin zen.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusten diren laguntzen onuradun diren entitateen 2014ko ekitaldirako zerrenda, entitate horiei hasiera batean onartutako diru-laguntzan izandako aldaketa jasotzen duena, espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean jasotzen den moduan. Aipatutako dekretu horren bidez, Enpresaburuen Elkarteei eta Erakunde Sindikalei diru-laguntzak ematea arautzen da, Enpresa-elkarteen eta sindikatuen giza baliabideen kualifikazioa haien jarduera-eremuen berezko gaietan hobetzera zuzendutako prestakuntza-planak garatzeko; eta, 2014. urterako deialdia Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez egin da.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 15a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.