215. zk., 2015eko azaroaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 3 orri.)
- EPUB (204 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4807
EBAZPENA, 2015eko urriaren 16koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, Oiartzungo udalerrian «Arkale TAE- Irun TAE, 132 kV-ko (mota: zirkuitu bakuna) linea elektrikoa aldatzeko proiektua» izeneko instalazioa baimendu eta exekuzio-proiektua onartzen da.
Erreferentzia: RI-20-24063/AT-H-2015-42.
Espedientea ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:
AURREKARIAK
1.– Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUk –aurrerantzean, Iberdrola– helbidea Erandioko (Bizkaia) Ribera de Axpe 5ena duena, honako eskaera hauek egin zituen 2015eko uztailaren 17an: Oiartzun udalerriko «Arkale TAE- Irun TAE, 132 kV-ko (mota: zirkuitu bakuna) linea elektrikoa aldatzeko proiektua» proiekturako administrazio-baimena ematea eta exekuzio-proiektua onartzea.
2.– Jendaurrean erakusgai jarri dira, hogei egunez, delako proiektua. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua (2002ko abenduaren 23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak arautzen dituena: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013ko abenduaren 27ko BOE.
3.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkia argitara eman zen 2015eko irailaren 4ko GAOn eta 2015eko irailaren 9ko EHAAn.
4.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidearekin batera, 2015eko abuztuaren 4an dagokion separata bidali zitzaion Oiartzungo Udalari eta eskatu zitzaion eskariaren alde ala kontra zegoen adierazteko eta, kasua bada, baldintza teknikoak ezartzeko.
5.– Proiektuaren alde ala kontra zegoen adierazteko eta, horrela uste bazuen, baldintza teknikoak ezartzeko eskaerari, Oiartzungo Udalak, proposamena plangintza urbanistikoarekin bateragarria dela eta Oiartzungo Udal ondasunetan eraginik ez duela adierazi zuen.
6.– Berariaz ezarritako informazio-aldian, ez da alegaziorik sartu.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 24ko 190/2013 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (2013ko apirilaren 24ko EHAA).
2.– Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 39. artikuluak ezartzen duenez, energia elektrikoa banatzeko instalazioak martxan jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta behin betiko ixteko, aldez aurretik administrazioaren baimena beharko da.
3.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen dira: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.
4.– Espedientea bideratzean, kontuan hartu eta bete dira administrazio-prozedurari buruzko arauetan zein arestian aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta -izapideak.
5.– Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.
Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak (2013ko apirilaren 24ko EHAA), ematen dizkion ahalmenak erabiliz, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak honako hau
EBAZTEN DUT:
Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU enpresari Oiartzungo udalerrian honako proiektu honi dagozkion instalazioetarako: «Arkale TAE- Irun TAE, 132 kV-ko (mota: zirkuitu bakuna) linea elektrikoa aldatzeko proiektua» Halaber onartzea exekuzio-proiektua; honako ezaugarri nagusi hauek ditu:
– 132 kV-ko aireko eta lurpeko linea elektriko trifasikoa, zirkuitu bakuna.
(Ikus .PDF)
Beherago zehaztutako baldintza orokorrekin eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz ematen da ebazpen hau.
1.– Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.
2.– Martxan jartzeko epea urte beteko izango da, ebazpen honen egunetik aurrera.
3.– Obrak bukatzen direnean, horren berri emango dio Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari instalazioen titularrak, hain zuzen ere, behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta egiteko.
4.– Ebazpen honek ez dakar berekin obrak egiteko udal, probintzia edo bestelako baimenak edo lizentziak lortu behar ez direnik. Izan ere, eskatzaileak nahitaez lortu beharko ditu baimen horiek guztiak. Halaber, hirugarrenen eskubideak aparte utzi gabe ematen da eta jabetza-eskubideari eutsiz.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 16a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.