215. zk., 2015eko azaroaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (245 KB - 3 orri.)
- EPUB (202 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4806
EBAZPENA, 2015eko uztailaren 27koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez aldez aurretiko administrazio-baimena ematen baitzaio Naturgas Energía Distribución SAU enpresari, Santikurutze Kanpezuko udal-mugartean (Araba) gas natural kanalizatua banatzeko.
Espediente-zk.: 01-CG-F-2015-1.
Espediente honi ebazpena ematerakoan, honako hauek kontuan hartu eta aipatu behar dira:
AURREKARIAK
Bat.– 2015eko ekainaren 15ean, Naturgas Energía Distribución SAUk aldez aurretiko baimena eskatu zuen, Santikurutze Kanpezuko (Araba) udal-mugartean gas naturala banatzeko instalaziorako.
Bi.– Arabako lurralde-ordezkariak, 2005eko uztailaren 13ko iragarkiaren bitartez, aipatu eskabidea jendaurrean erakutsi zen, izan zitekeen lehiaren ondorioetarako; eta 2015eko abuztuaren 24ko EHAAn (159. zk.) eta 2015eko uztailaren 27ko ALHBOn (88. zk.) eman zen argitara.
Hiru.– Jendaurreko erakustaldian, ez da aurkeztu lehia egiten duen dokumenturik; hortaz, Naturgas Energía Distribución, SAU da eskatzaile bakarra.
Ebazpen hau ondoko oinarrietan bermatzen da:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 24ko 190/2013 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (2013ko apirilaren 24ko EHAA).
Bi.– Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezartzen denez (1998-10-08ko BOE), gasa banatzeko sareak eraikitzeko, aldez aurretik administrazio-baimena izan beharko da.
Hiru.– 1434/2002 Errege Dekretua, abenduaren 27koa (2002-12-31ko BOE), gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena.
Lau.– 107/1998 Dekretua, ekainaren 9koa (1998-06-26ko BOE), gas kanalizatuko zerbitzu publikoaren instalazioak jarri eta baimentzeari buruzkoa.
Bost.– Arlo hau erregulatzen duen araudian ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatuta geratu da, espedientearen izapideetan.
Aipaturiko lege-xedapenak eta gai honi lotuta oro har aplikatzekoak diren bestelako xedapenak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldez aurretiko administrazio-baimena ematea Naturgas Energía Distribución SAUri, Santikurutze Kanpezuko udal-mugartean (Araba), gas naturala hornitzeko eta banatzeko instalazioak egin ditzan.
Aurkeztutako proiektua Joaquín Costa Moreno ingienari industrialak sinatu du, eta proiektu horren memorian eta planoetan deskribatzen dira ezaugarri nagusiak. Hauek dira:
● GNL Planta: edukiera 20 m3.
● Banaketa-sarea (MOP < 5 bar):
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Administrazio-baimen honek baldintza hauek bete beharra dakar:
1.– Baimendutako instalazioa aipatu proiektuari egokituko zaio: «Gas naturalaren banaketarako aldez aurretiko administrazio-baimenaren proiektua. NNP Santikurutze Kanpezuko herrigunean», zeinaren egilea Joaquín Costa Moreno ingienari industriala baita.
2.– Instalazioak gauzatu aurretik, GNl plantaren eta banaketa-sarearen proiektu zehaztua aurkeztu beharko da, eta eraginpeko erakundeentzako separatak erantsi beharko zaizkio.
3.– Instalazioak honako hauek bete beharko ditu: Gas Erregaien Banaketa eta Erabilerari buruzko Araudi Teknikoan (uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua) ezarritakoa eta haren Jarraibide Tekniko Osagarriak, eta dagozkion xedapen eta arau teknikoak.
4.– Urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, bi hilabeteko epean, Naturgas Energía Distribución SAUk bederatzi mila laurehun eta laurogeita bi euro eta hogeita zortzi zentimoko (9.482,28) fidantza aurkeztu beharko du, egin beharrekoak gauzatuko dituela bermatzeko. Fidantza hori Euskal Herriko Gordailu Kutxa Nagusian osatu beharko da, eskudirutan, estatuko baloreetan edo banku-abalen bitartez, uztailaren 21eko 1775/67 Dekretuaren 11. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritakoaren arabera. Instalazioak ezarritako epeetan eraiki ondoren eta, eskudun lurralde organoak instalazioak martxan jartzeko akta edo aktak formalizatu ondoren, Naturgas Energía Distribución, SAUri fidantza itzuliko zaio.
5.– Instalazioak abiarazteko epea 24 hilabete baino gutxiagokoa izango da, baimena Aldizkari Ofizialetan argitara eman den azkeneko egunetik zenbatzen hasita. Eta hori ez betetzeak baimena iraungitzea ekarriko du.
6.– Baimen hau gorabehera, obrak burutzeari dagokionez, beharrezko izango dira udalaren eta probintziaren eskumenpeko baimenak, edo behar diren beste batzuk.
7.– Indarrean diren xedapenen arabera, instalazioetan egin behar diren azterketa, entsegu eta proba partzialak edo orokorrak aldez aurretik eta idatziz jakinarazi beharko dizkio Naturgas Energía Distribución, SAUk Arabako Lurralde Ordezkaritzari, behar den aurrerapenarekin.
8.– Martxan jarri ahal izateko, dagozkion Obra Zuzendaritzako egiaztagiriak eta proben aktak eraginpeko erakundeen erregistro grafiko eta baimenekin aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan, baita as-built planoak ere, horietan sarearen kokapena eta sarea beste zerbitzuekin nola gurutzatzen den zehaztuta.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berroren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 8a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR OREGI BAZTARRIKA