212. zk., 2015eko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4751
IRAGARKIA, administrazioarekiko 219/2015 auzi-errekurtsoan (prozedura laburtuan) hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Interesdun den orori jakinarazten zaio Administrazioarekiko Auzietako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalaren Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegian, María Angeles Oleaga Pérez de Arriluceak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela 219/2015 prozedura laburtuko izapideen ondorioz. Hain zuzen ere, Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 16ko 1765/2011 Ebazpenaren aurka jarritako 2011ko abenduaren 30eko gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezezpen-ebazpenaren aurkakoa da errekurtsoa; izan ere, txanda librean administrari laguntzaileen kategorian (2011 EPE) behin betiko hautatutako izangaiak eta esleitutako destinoak argitaratzen zituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 928/2014 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoa ezezten zuen 2015eko apirilaren 22koaren aurka.
(Ikus .PDF)
Ondorioz, interesdun izan daitezkeen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 26a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.