212. zk., 2015eko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (201 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4750
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren portuetan emandako zerbitzu orokor eta bereziengatiko zenbait tasaren likidazioak jakinarazten dituena.
Eranskinean jasotzen diren likidazioak zuzenean interesdunei jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratu da jakinarazpen gisa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoari jarraituz. Interesdunei aditzera ematen zaie, gainera, zor duten zenbatekoa ordaintzeko honako borondatezko aldi hau dutela:
a) Likidazioaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada, iragarkia argitaratu eta hurrengo hilaren 20ra arte, eta, hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.
b) Likidazioaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratzen bada, iragarkia argitaratu den egunetik bigarren hilaren 5era arte, eta, hilaren 5a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.
Zorra borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduaren 59. artikuluari jarraituz.
Jakinarazten den likidazioarekin ados egon ezean, errekurtso hauetako bat jar dezakete, baina ez biak batera:
1.– Berraztertzeko errekurtsoa jakinarazten diren likidazioak agindu dituen organoari jar dakioke hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Zerga Lege Orokorraren 223. artikuluari jarraituz.
2.– Administrazioarekiko diru-erreklamazioa, aurrekoaren epe berean, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian, Zerga Lege Orokorraren 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia sortu eta eratzen duen 14/1983 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.
Errekurtsoetariko bata zein bestea aurkeztu, egintza administratiboa berdin-berdin betearaziko da, baldin eta, errekurtsoa aurkezteko unean, zorra Zerga Lege Orokorrean ezarritako eran ordainduko dela bermatzen ez bada.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 21a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.